Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gesaltza: Ana Oregik gatz-biltegiratzea ospatzeko dantzan parte hartu du

2015.eko irailak 12

 

  • Bildu dute gatz-uzta, eta Juan Carlos Medina alkateak adierazi du «ona» izan dela

Gesaltza Añana, 2015/09/12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gatza biltegiratzeko jaian parte hartu du gaur Gesaltza Añanan eta, dantza-taldeko kideek gonbidatuta, jota tradizionalak dantzatu eta kalejiran ibili da. Herriko gatz-egileek antolatu dute jardunaldia, Valentín Angulo presidentea buru dela. Bertan egon dira, halaber, Juan Carlos Medina alkatea, Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Añana Gatz Harana Fundazioko kudeatzaile Andoni Erkiaga eta Ingurumeneko foru-zuzendari Amaia Barredo.

 

Oregi sailburua ikusle zela, herriko emakumeek eta gizonek gatza soroetatik biltegietara eramateko lanak antzeztu dituzte. Ikusleen artean zeuden, halaber, Juanjo Martínez «Anemias» eta Arabako Slow Foodeko presidente Alberto López de Ipiña, Añanako Gatz-egileen Errege Elkarteko kide biak ala biak. Egun osoan izan da zertaz gozatu gatz-bilketaren amaierako jaian. Adituentzat, aurtengo gatz-uzta «ona» izan da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Medina, Ramiro González, Valentin Angulo, Amaia Barredo