Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Foroak Suitzako, Bilboko eta Hernaniko garraio-plangintza eta -estrategiak aztertuko ditu

2015.eko irailak 11
  • Mugikortasunaren Europako Astea, irailaren 16tik 22ra
  •  

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Mugikortasun Foro bat antolatu du hurrengo asteazkenean hasiko diren Mugikortasunaren Europako Asteko ekitaldien barruan. Aipatu foroa irailaren 18an, ostiralean, egingo da Bilboko Ercilla hotelean, eta udaletako, erakundeetako eta garraioarekin lotutako enpresetako ordezkariek parte hartuko dute.

 

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek aurkeztuta, eta Suitzako –garraio publikoaren erabilera-ratio handia du– garraio publikoaren egoeraren deskribapena izango da gai nagusia.  Bestalde, Bilbok eta Hernanik hiri-mugikortasunarekin lotutako tokiko politikak azalduko dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendari Marko Boronatek azaldu duenez, «topagune honetan, pertsonen mugikortasunari eragiten dioten alderdi guztiak sozializatzeko lana egingo dugu. Hainbat alderdi jorratuko ditugu, esaterako, isurpenak, garraio publikoaren erabilera-ratioa, beste herrialde batzuekiko bench markinga eta garraioaren eta mugikortasunaren arloko udal-politikak.»

 

Gainera, bidaiarien garraioaren bilakaerari buruzko datuak aztertuko dituzte: Suitza garraio publikoaren plangintza estrategikoaren eredu gisa, eta Bilboren eta Hernaniren mugikortasuneko hiri-esperientziak. Pertsonen mugikortasunaren arloko agente publiko eta pribatuak; udaletako, foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako mugikortasuneko arduradunak; eta mugikortasuneko agente aktiboak izango dira foroan. Bai eta hauek ere: klusterra, garraio publiko eta pribatuko enpresa-operadoreak, Bizkaiko Garraio Partzuergoko agintariak, Gipuzkoako Garraio Agintaritza eta Energiaren Euskal Erakundeko eta Ihobeko ordezkariak.

 

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cifp_eem_lhii
    2015.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Foro de la Movilidad del Gobierno Vasco analizará la planificación y estrategias de transporte en Suiza,... http://t.…

  • @cifp_eem_lhii
    2015.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Foroak Suitzako, Bilboko eta Hernaniko... http://t.co/tUNHDlHUcs

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Foroak Suitzako, Bilboko eta Hernaniko... http://t.co/tUNHDlHUcs

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Foro de la Movilidad del Gobierno Vasco analizará la planificación y estrategias de transporte en Suiza,... http://t.co/0x1cySqRbY

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)