Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko diru-laguntzak bideratuko ditu merkataritzaren sektorera, lankidetza eta hiri-dinamizazioa sustatzeko

2015.eko irailak 11
  • Aste honetan ireki dute Hirigune programara ekimenak aurkezteko epea. Programak 3.216.428 euroko zuzkidura du
  • Iaz 41 udalek eta 76 elkartek 532 ekimen gauzatu zituzten hiriguneko merkataritza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak aste honetan egin du Hirigune programaren diru-laguntzen deialdia. Horren bidez, 3.216.428 euro bideratuko dituzte hiriguneko merkataritzan lankidetza, dinamizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko, udalen eta elkarteen ekimenen bitartez.

Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016ko Ekintza Planak merkataritza-jarduera sustatzea du helburu, merkataritza-dinamizazioko ekintzak sostengatuz, udalerri eta auzoetako merkataritza-guneak mantentzeko eta berorietara eskaera erakartzeko. Horretarako, ekimen publiko eta pribatuaren arteko lankidetzari garrantzia eman nahi dio, udalen eta elkarteen arteko dinamizazio-programak ezartzearen bitartez. Hala, diru-laguntzak lortzeko hitzarmenak sinatuko dituzte.

Hirigune programari esker:

  • Hiri-merkataritzako lankidetza eta dinamizazio estrategien sorrera sustatzen da, hiri-inguruneetako marka-kokapena eta merkataritza arloko lehiakortasuna hobetzeko. Iaz 532 ekimen gauzatu zituzten: 32 Araban, 270 Bizkaian eta 230 Gipuzkoan.
  • Merkataritza-dentsitate apaleko eremuetan, zonako urteroko lankidetza-proiektuen ezarketa eta garapena sustatzen da, beren izaera dela eta, biziberritu nahi diren eremuen merkataritza-hornidura hobetzeko proposamen estrategikoak barnean dituztela.

Aurten 1.571.428 euro bideratu dituzte Udalen ekimenetara eta 1.645.000 euro, merkatarien elkarteen ekimenetara. Diru-laguntzen zenbatekoa inbertsioen egikaritze materialaren kostuaren % 80 izango da.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko urriaren 8an, 12:00etan, amaituko da. Administrazio-prozedurari buruzko Legeari jarraiki, eskaerak internet bidez edo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetara, Zuzenean zerbitzuaren bulegoetara eta abarrera eramanda aurkez daitezke. 

Besteak beste, udalaren merkataritza-garapena bultzatzeko halakoak biltzen dituzten proiektuak baloratuko dira:

  • Fluxu komertzialak hartzeko ekintzak antolatzea eta gauzatzea.
  • Ingurura bezeroak fluxuak erakartzea erraztuko duten merkataritzaren zerbitzu osagarriak antolatzea eta sustatzea.
  • Sektorearentzat interes erkidea duten lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea (eskalako ekonomiak sortzen dituzten proiektuak, negoziazio onuragarriak, etab.)
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)