Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialak eta EHU-k garur egungo justizia-arazoei heltzeko lehen topaketa profesionala antolatu dute

2015.eko irailak 10
  • Jardunaldiak irailaren 14 eta 15ean izango dira, EHUko Bizkaia Aretoan, «Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehen topaketa. Justizia krisi-garaian» izenburupean.
  • Botere Judizialaren politizazio eta independentzia, ustelkeriaren aurkako borroka, espetxealdi iraunkor berrikusgarria, utzarazpenak eta zaintza partekatua izango dira foro profesionaleko eztabaidagai nagusiak.
  • Lehen edizioa izango duten jardunaldi hauek erreferentziazko foro bihurtzea dute helburu, eta, urtero, unean uneko gai juridiko esanguratsuen inguruan eztabaidatu eta sakontzea.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, eta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekano Juana Goizuetak «Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa. Justizia krisi-garaian» jardunaldien aurkezpena egin dute gaur arratsaldean Bilboko justizia-jauregian.Jardunaldiak irailaren 14 eta 15ean izango dira, EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon bertan.

 Helburu nagusia izango da Botere Judizialaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren artean ezagutza trukatzea eta erlazioa aberastea, eta, horrez gain, erreferentzia-foro bihurtzea, urtero unean uneko gai juridiko esanguratsuenen inguruan eztabaidatu eta sakontzeko. Ikasturtearen hasierarekin bat egin nahi dira jardunaldiok, Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian eta Gipuzkoan dituen Zuzenbide-fakultateen campusetan, txandakatuz.

 EGITARAUA

Bi egunetan, Zuzenbidearen arloko profesionalek sektoreko hainbat gairen inguruan jardungo dute, hala nola antolaketa judizialaren etorkizuna, Botere Judizialaren politizazio eta independentzia, gatazkak ebazteko bestelako bidea, Justizia Administrazioaren egungo arazoak eta irtenbide posibleak, ustelkeria politikoaren aurkako borroka judiziala, espetxealdi iraunkor berrikusgarria, Justizia utzarazpenen aurrean, eta zaintza partekatua.

Jardunaldien edukia batzorde zientifiko batek aukeratu du, honako hauek osatua: euskal magistratuek, Zuzenbidearen arloko irakasleek, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakari Iñaki Subijanak eta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekano Juana Goizuetak.

Batzorde horrek berak hautatu ditu hizlari izango direnak, bai eta ahozko komunikazioak ere. Komunikazio horiek argitaratu egingo dira gero, profesional, irakasle eta ikasleen eskura egon daitezen.

«Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehengo topaketa. Justizia krisi-garaian» jardunaldiak irailaren 14an, astelehena, hasiko dira, goizeko 9etatik aurrera. Inaugurazioan, honako hauek izango dira: Justiziako ministro Rafael Catalá, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Luis Ibarra, Euskadiko fiskal nagusi Juan Calparsoro, Bizkaiko campuseko errektoreorde Karmelo Garitaonaindia, eta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekano Juana Goizueta.

 

(*) Atxikita doa jardunaldien egitaraua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, Pte Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, , Juana Goizueta, Decana de la Facultad de Derecho de la UPV-EHU