Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek datorren astelehenetik aurrera Ermua – Donostia autobus zerbitzuaren irteera ordua aldatuko du

2015-09-10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenetik, irailaren 14tik aurrera gaur egun Ermutik 13:30ean irteten den autobus zerbitzuaren irteera ordua aldatuko du. Hori dela eta, astelehenetik ostiralera 20 minutu aurreratuko du.

Astelehenetik aurrera, Ermua – Donostia (AP-8) lineakoa den zerbitzua, Ermutik 13:10ean irtengo da eta geldialdiak ondorengo herrietan burutuko ditu: Eibar (13:20), Elgoibar (13:30), Zarautz (13:50), Donostia-EHU (14:10) eta Donostia-Pío XII (14:20an).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko