Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak EHUrekin duen konpromisoa berretsi du lehendakariak 2015-2016 ikasturtearen irekieran

2015.eko irailak 10

Lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun duela, EHUren 2015-2016 ikasturtea irekitzeko ekitaldiko buru izan da

Euskal Herriko Unibertsitatearen 2015-2016 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian euskal unibertsitatearen aurrerapen handia azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak, graduondokoen alde eginiko espezializazioari eta apustuari esker, eta berretsi egin du Jaurlaritzak unibertsitatearekin duen konpromisoa, elkarrekin lan egiteko, erronkak partekatzeko eta 2020rako programako helburuak erdiesteko.

Lehendakariak eginiko mintzaldian gogoratu du Eusko Jaurlaritzak eta euskal unibertsitatearen sistemak 2015-2018 Plana gauzatu dutela, hiru arlo estrategikotan aurrera egiteko: prestakuntza, ikerketa eta transferentzia. Jaurlaritzak 1.200 milioi euro emango dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari 2015-2018 Unibertsitate Planean ezarritako hiru helburu horiek betetzeko. «Elkarrekin unibertsitatearen potentzialitate guztiak ustiatzea lortu behar dugu, garapen ekonomikoari laguntzeko», adierazi du Iñigo Urkulluk.

Horretaz gain, lehendakariak unibertsitatearen konpromiso publikoa eta haren lidergoa azpimarratu ditu, unibertsitate-ikasle bakoitzeko batez besteko gastuen zerrendan. Eta erantsi du horregatik eutsi dietela ikasturte honetan iazko tasa eta prezio publikoei, baita beka-politikari ere. «2012-2013 ikasturtean 9.991 beka eman ziren; ordutik gainditu egin dugu 10.000 beken mugarria eta azken ikasturtean 11.500 beka baino gehiago eman genituen» azaldu du.

Gizarte erronkak

Lehendakariak ikasturte akademikoaren irekiera aprobetxatu du gizarteak aurrez aurre dituen erronketako batzuei buruz hitz egiteko, zehazki Europak bizi duen krisialdi humanitarioaz.  «Euskadin geure gain hartuko dugu gerratik ihesi ari diren pertsona batzuk gurean hartzeko konpromisoa, eta indarkeria, berdintasunik ez eta pobrezia jatorritik desagerrarazten laguntzen jarraituko dugu», azaldu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia