Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriarte: «Pasaiako porturako Plan Bereziaren proposamena erabakigarria da Pasaiako badia berroneratzeko»

2015.eko irailak 11
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordearen aburuz, Pasaiako porturako Plan Berezia berrikusteak erantzun jakinak emango ditu, eta, horri esker, inguruko bizi-kalitatea nabarmen hobetuko da.
  • «Oso positiboa da badia berroneratzeko lanetan azkenik portuak, aldundiak, udalek eta Jaurlaritzak elkarrekin lan egitea».
  •  «Jaurlaritzak aurkeztutako 32 proposamenak, Pasaiako Badia Biziberritzea: Testuinguru Sozioekonomikoa, Ekintzen Mapa, Ondorioak eta Gomendioak izenarekin ekainean aurkeztuak, lanerako oinarri sendoa ipini du prozesuan ardura duten erakundeentzat.

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordearen aburuz, Pasaiako Badia Biziberritzea: Testuinguru Sozioekonomikoa, Ekintzen Mapa, Ondorioak eta Gomendioak berrikusteak erantzun jakinak emango ditu, eta, horri esker, inguruko bizi-kalitatea nabarmen hobetuko da.

 

Iriartek Pasaiako Portuko Administrazio Kontseiluan parte hartu du, eta bertan adierazi du Jaurlaritza prest dagoela Pasaiako badia berroneratzeko prozesuan inplikatuta dauden erakunde guztiekin lan egiteko, «legegintzaldiaren hasieratik egin dugun bezala, betiere aldaketa estruktural hauek behar besteko adostasunez egiteko eta portu moderno eta lehiakor bat kalitatezko hiri-inguru bat bateragarri egiteko erronkarekin».

 

Iriarte sailburuordeak portuan egindako bileraren ostean nabarmendu du, halaber, «inplikatutako erakundeek erakundearteko esparru batean jarduteko borondatea» daukatela, portuak aurkeztutako planean proposatzen diren aldaketak sustatzeko eta egiteko. Legegintzaldiaren hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak erakundeekin eta portuko eragileekin harreman ugari izan du, elkarren arteko adostasunak topatzeko helburuarekin.

 

«Plan hau egitea guztiok elkarrekin emandako pauso garrantzitsua izan da, baina Pasaiako portua eta badia berroneratzeko prozesu globalaren lehendabiziko urratsa baino ez da», gaineratu du Iriartek. Sailburuak adierazi duenaren arabera, Jaurlaritzak aurkeztutako 32 proposamenak, Pasaiako Badia Biziberritzea: Testuinguru Sozioekonomikoa, Ekintzen Mapa, Ondorioak eta Gomendioak izenarekin ekainean aurkeztuak, lanerako oinarri sendoa ipini du prozesuan ardura duten erakundeentzat.

 

Eusko Jaurlaritzak Pasaiako badia biziberritzeari eta hango garapen sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa xehe bat argitaratu zuen, hainbat lurralde-jarduera eta jarduera estrategiko jasotzen zituena Donostiako eta Oarsoaldeko eremu funtzionalerako. Orobat, txostenak gomendatzen zuen Pasaiako badiako ekonomiaren eta enpleguaren errealitatea espezifikoki aztertzea eta erakundeetan La Herrerari buruzko adostasunari berriro heltzea. Era berean, erakundearteko lankidetza sustatzen du, inguru horretan urgentziaz jarduteko

 

«Ondorio eta gomendio hauek badia berroneratzeko prozesuan aurrera egiteko oinarrizko printzipioak indartzen dituzte, gizartearen eta erakundearteko inplikazioari esker», gaineratu du Iriartek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)