Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak merkataritza sektoreari ekimen eta iniziatiba ezberdinak aurkeztu dizkio kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatu daitezen

2015.eko irailak 09

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Itziar Epalzak, Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, eta Xabier Legarretak, Kontsumobideko zuzendariak, prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideen alorrean, merkataritza eta kontsumo nahiz zerbitzuen prestakuntzarekin erlazionatutako sektoreekin batera, aurrera eramango dituen ekimen eta iniziatiben berri emateko.

Gaur goizeko prentsaurrekoaren aurretik bilera bat egin da, eta han, Eusko Jaurlaritzak merkataritza eta beste zenbait sektoreri iniziatiba eta ekimen hauek aurkeztu dizkie. Bilerak indarrean dagoen araudiaren -6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, eta 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa- betetze mailan aurrera egiteko balio izan du. Helburu hori bete ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, merkataritza sektoreak eta zerbitzu eta kontsumoarekin zerikusia duten sektoreek ekimen batzuk definitu dituzte

Eusko Jaurlaritzak bere ekintzetan euskarari esleitzen dion zeharkakotasuna kontutan hartuta, Hizkuntza Politikarako eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordetzek eta Kontsumobidek, beren indarrak batu dituzte lankidetza bide hau merkataritza sektoreari eskaintzeko. Hori bai, betiere kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuarekin.

Honetarako, Eusko Jaurlaritzak ekimen zerrenda bat aurkeztu du aurtengo eta baita 2016rako ere. Hauek dira ekimen horietako batzuk:

-       Eusko Jaurlaritzak doako itzulpen zerbitzua eskainiko du 123/2008 Dekretuak ukitzen dituen enpresa eta saltokientzako.

-       Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat bultzatuko du Gobernuaren eta enpresen artean konpartitzen den konpromisoa bilduko duena, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatuak geratu daitezen. Hitzarmen hau merkataritzako enpresa eragileekin sinatuko da.

-       Aldi berean, lankidetza ekonomikoa hobetuko da (lehenbiziko fasean, merkataritza enpresa eragileei zuzendutakoa) kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekintzek sortzen dituzten gastuetan merkataritza enpresa hauek lagunduak izan dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)