Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren ebaluazioaren kanpoko lehen txostena jaso du

2015.eko irailak 09
  • Agiriak planaren balorazio positiboa egin eta hobetzeko proposamenak ere jasotzen ditu
  • Txostena prestatzeko 67 elkarrizketa egin dituzte; planaren izaera «adiskidetzaile, bizi eta malgua» nabarmentzen du txostenak
  • Bakearen arloko ikerketan eta ebaluazio-prozesuetan ibilbide luzeko lau adituk egin dute ebaluazioa

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren tarteko ebaluazioaren kanpoko txostena jaso du. Agiri horrek planaren garapenaren balorazio positiboa egiten du arlo bakoitzari dagokionez; halaber, planaren izaera «adiskidetzaile, bizi eta malgua» nabarmentzen du eta hobetzeko hainbat proposamen ere jasotzen ditu.

Txosten hori 2015eko apirilean agindu zioten Gatazka eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikerketen Institutuari (IECAH). Institutuak giza eskubideen, bakerako ikerketaren eta ebaluazio-prozesuen lau aditu hauen lantaldea osatu zuen aipatutako txostena egiteko: Covadonga Morales, Francisco Rey, Jesús A. Núñez eta Roberto Toscano.

Txostenak oroimenari buruzko planaren alderdiak baloratzen ditu, eta iraganaren kontakizuna zehaztasunez finkatzeko irizpide objektibo gisa giza eskubideen urraketa hautatu izana nabarmentzen du. Horrez gain, biktimak planaren ardatz nagusia direla dio, eta, horrelakoen egoerari heltzeko orduan, egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta ez errepikatzeko bermeen printzipioak oinarri hartzea positiboki baloratzen du. Espetxe-politikari dagokionez, berriz, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan eskumen «mugatuak» dituela onartzen dute adituek, baina, aldi berean, presoak gizarteratzearen alde egindako apustua nabarmentzen dute. ETAren armagabetzeari eta gizarteak esku hartzeko formulei buruzko alderdiak ere baloratu dituzte, besteak beste.

Laburpen exekutiboan plana globala, beharrezkoa, asmo handikoa (eta aldi berean errealista) eta orekatua dela diote, eta «gaur egungo konfiantzarik eza eta desadostasuna gaindituta aurrera egiteko prest dauden guztientzako gida finkatzen» duela adierazten dute.

Gomendioak

Ebaluazio-txostenaren amaieran hainbat gomendio daude Bake eta Bizikidetza Planaren ezarpena amaierako fasean hobetzen laguntzeko.

  • Lehena. Dimentsio etikoa oraindik ikuspegi nagusia izatea, indarkeria bidegabea dela onartzea oinarri hartuta.
  • Bigarrena. Agertokien analisia gehitzea eta planaren helburuak kudeatzeko denbora-muga handitzea.
  • Hirugarrena. Adostasuna ezinezko egiten duten «erosotasun-eremu jakin batzuetatik» ateratzeko deia egitea, eta elkarrizketa eta adostasunerako foroak, legebiltzarreko batzordea kasu, sortzea bultzatzea.
  • Laugarrena. Gai zail hauetan are adostasun handiagoak bilatzea:

a)    Autokritika topagune gisa.

b)    Indarkeriak eragindako sektore guztiekiko enpatia-keinuen politika.

c)    Aitortu gabeko biktimentzako erreparazioari buruzko lege berri bat.

d)    Giza eskubideak indartzea bakea eraikitzeko ardatz gisa.

e)    Gizarteratzeko politikak.

f)     Gizarte-eragile gehiagok parte hartzea.

g)    Gizarte-hezkuntzako alderdiak indartzea.

h)    Genero-ikuspegia txertatzea.

Gomendio orokorrez gain, berariazko 14 gomendio ere jasotzen ditu txostenak.

 I.    Gure azkenaldiko historiari buruzko argitalpen akademikoak laguntzea.

 II.   Oroimenaren Mapa eta biktima guztien erregistroa osatzea.

 III.  Kriminologiaren Euskal Institutuak torturari buruzko ikerketan egindako lana laguntzea.

 IV.   Biktimenganako lan psikosoziala bultzatzea.

 V.    Presoak hurbiltzearen gaia esparru humanitarioan kokatzea.

 VI.   Adi-adian programaren tankerako esperientziak hedatzea hezkuntza-esparru guztietan.

 VII.  Unibertsitateen parte-hartzea are gehiago bultzatzea.

 VIII. Euskal historia garaikideari buruzko ikasmaterialak sustatzea.

 IX.    Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordeari beste bultzada bat ematea.

 X.     Enpresa-munduaren eginkizunari buruzko gogoeta egitea.

 XI.    Udal eta aldundiekiko itunak berriz sustatzea.

 XII.   Genero-azterketa zeharka eranstea (NBEren 1325 ebazpena).

 XIII.  Indarkeriarekin emakumeengan izandako eraginari buruzko ikerketa burutzea.X

 XIV.   Planaren kanpo-komunikaziorako estrategia bat prestatzea eta martxan jartzea.

Bake eta Bizikidetza Plana

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana aurkeztu zuen 2013ko ekainean; planak 18 ekimen barne hartzen ditu, eta 3 multzo handitan egituratuta dago: iraganaren kudeaketa, orainarena eta etorkizunarena.  Planak, Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko atalean (I. fitxa), bi urtean behin garapenaren kanpoko ebaluazioa aginduko dela xedatzen du. Lau adituk 2015eko apirilaren 7tik ekainaren 11ra bitartean 67 elkarrizketa (41 gizon eta 26 emakume) egin ondoren, Jaurlaritzak gaur jaso du bitarteko ebaluazioari buruzko kanpoko txostena, aurreikusita zegoen moduan. Agiri horrek sei hilean behingo txostenak osatuko ditu (2015eko abuztuaren amaieran aurkeztu zen azken txostena). 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fco_granaino
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Este no engaña.
    @Gob_eus, en cambio, con su falsa #PazyConvivencia sí engaña a la mayoría
    https://t.co/vzPDs2lJ62 https://t.co/VxNmcbPnDX

  • 2016.eko otsailak 18

    ¿De veras creen Uds. que es posible la Paz y la Convivencia entre españoles sin la bandera de España/constitucional junto a la Ikurriña?
    Ni se cumple en este acto la legalidad del artículo 4.2 de la Constitución, ni tiene sentido hablar de convivencia en paz si no es respetando la ley y la bandera de todos desde la administración de todos.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Roberto Toscano, Francisco Rey, Jesús Nuñez, Covadonga Morales