
Lehendakaria Tabakalera eraikinaren inaugurazio instituzionalean izan da
Urkulluk esan du zentroak beste bultzada bat eman diola Donostia 2016 Europako kultura-hiriburutzaren erronka handiari
Lehendakaria Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren inaugurazio instituzionalean izan da gaur, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarterekin batera. Urkulluk gogorarazi du zentro honek beste bultzada bat emango diola Europako kultura-hiriburutzaren erronkari. «Etorkizunerako erronka eta herrialderako aukera da», nabarmendu du.
Lehendakariak adierazi du Tabakaleraren helburua nazioartean erreferente izatea dela, eta horretarako ari direla lanean erakundeak, zentroko lantaldea eta Donostiako hiria. Gainera, azaldu du Donostiak lehenago ere jakin izan duela kulturaren arloan lan egiten. Ildo horretatik, kultura-turismoaren garrantzia aipatu du, uda honetan hiriak bisitarien errekorra gainditu baitu. «Tabakalera beste aktibo eta erakargarritasun bat da, eta berdinik gabeko eragile kultura berezi bihurtu behar dugu», gehitu du.
Lau urteko zaharberritze-lanen ondoren, garai bateko tabako fabrika kultura-zentro bihurtuta itzuli da. Ostiral honetan irekiko dute eta ospatzeko askotariko jarduerak antolatu dituzte: ekitaldiak artistekin, performanceak, musika, erakusketak, bisitaldiak, mintegiak eta emanaldiak, besteak beste. Hainbat arlotako kultura-sorkari garaikideak fase guztietan bultzatzeko helburua du: ikerketa, ekoizpena eta erakusketa. Aurreikusi dutenez, 2016. urtearen hasiera, Europako kultura-hiriburutzarekin bat etorriz, funtzionatuko du errendimendu osoz.