Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Abiadura handiko trena euskal hiriburuetara iristeak lehentasuna du, Euskal Trenbide Sare berria eta abiadura handiko Europako korridorea gauzatzerako orduan»

2015.eko irailak 08
  • Sailburuak eskatu zuen irailaren 22an egingo den bilera
  • «Bilera horretan aukerak, irtenbideak eta aurrekontu-baliabideak markatuko dira estatuaren eskumenekoa den obra honetan»
  • «Estatuak funtsezko erabakiak hartu behar ditu abidura handiko trena gure hiriburuetara iristeko»

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik uste du hiru hiriburuetako alkateekin eta Sustapen ministroarekin batera, irailaren 22an izango duen bilera garrantzitsua izango dela «Euskal Trenbide Sare Berria eta Europako abiadura handiko korridorea gauzatzeko egutegiari dagokionez; zeren bilera horretan aukerak, irtenbideak eta aurrekontu-baliabideak zehaztuko dira estatuaren eskumenekoa den obra honetarako. Gure autonomia-erkidegoak inolako zalantzarik gabe laguntzen du obra honetan, gure herrialderako eta ingurune geografikorako aurrerapen sozial jasangarri, kultural eta ekonomikoa delako.»

 

Oregik uste du «estatuan laster izango diren hauteskundeek eragiten duten arren, Estatuko Gobernuak bere konpromisoak beteko dituela Europarako lehentasunezkoa den sareari dagokionean. Hitzordu hori garrantzitsua da, Estatuak funtsezko erabakiak hartu behar dituelako abiadura handiko trena gure hiriburuetara iristeko eta trenbide-korridore hau behin betiko amaitzeko; tren hau oinarrizkoa baita Euskadirako zein gure euroeskualderako, gainerako arku atlantikorako eta penintsularako.»

 

Hitzordu hau uda baino lehen eskatu zuen sailburuak eta irailaren 22an Madrilgo Sustapen Ministerioan izango dira Aburto, Goia eta Urtaran alkateak, Pastor ministroa eta Oregi sailburua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)