Berriak
Eu

Ana Urchueguía Ordezkariak Cerro Navia Fundazioa ezagutu du Andoaingo kooperante baten eskutik

2010.eko uztailak 21

Fundazioak Santiagoko bigarren komunarik behartsuenean du egoitza eta lan gunea

Txile eta Peruko Eusko Jaurlaritzako ordezkari Ana Urchueguiak "Fundación Cerro Navia Joven" eta bertan egiten den lana ezagutu du. Fundazio honek programa orokor bat gauzatu du Santiagoko eskualdeko auzorik pobre eta baztertuenetariko bat pobreziatik aldendu asmoz. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak euskal kooperante baten bitartez ezagutu du fundazioak egiten duen lan guztia. Edurne Ustariz Andoainetik etorri zen, eta 10 urtez egon da fundazio honekin lanean.

Ana Urchueguiak tokian bertan ezagutu zituen fundazio honen lan ardatzak: pertsona ezgaituentzako lan tailerrak, baztertze egoeran eta pobrezian dauden umeentzako eskolak, drogekin arazoak dituzten gazteentzako zentroak, ama nerabeen eta pertsona helduentzako aterpetxeak.

Erakunde hau 1993an  sortu zen zentro komunitario eta harrera etxe gisa, pertsona laikoen eskutik eta misiolari jesuiten laguntzaz. Gaur egun, langile eta bolondresen beharrari esker, Santiagoko eskualderik baztertu eta behartsuenetako bateko gizartearen ia arlo guztietan lan egiten duen programa estrategikoa egiten du fundazioak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguía Txile eta Peruko Ordezkaria