Berriak
Eu

Emakunde Hondarribiako alarde mixtoa babesten izan da gaur

2015.eko irailak 08

Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida, eta idazkari nagusia, Ana Alberdi, Hondarribiako alardeko Jaizkibel Konpainia babesten izan dira gaur goizean,bat eginez konpainiak emakumeak eta gizonak jaiak berdintasunean ospatzeko egiten duen aldarrikapenarekin. Landaidak deia egin die bertan Hondarribiko udal ordezkari guztiei elkarrizketa bidea ireki dezaten Alardearen ospakizuna dela eta herrian batasuna berreskuratzeko, haustura soziala gainditzeko, eta errespetuan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko. Emakunderen iritziz elkarrizketa lehen pausoa da, ezinbestekoa, elkarbizitza lortzeko eta gogoratzen du herriaren gehiengoak erakunde publikoei eskatzen diela jarrera aktibo bat izan dezaten konponbide batera heldu ahal izateko. Honekin batera, Emakundek azpimarratu du gero eta herri gehiago direla herritarren laguntzarekin euren tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko eta dei egiten die Hondarribiko Udalari eta bertako biztanleei aurrera pausoa eman dezaten. Emakunderen ustetan tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, baina eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez.

Emakundek argi dauka berdintasun arazo baten aurrean gaudela, eta gogoratu nahi du berdintasuna balore soziala eta demokraziaren oinarrizko ardatza dela, etalegeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin. Horretarako ikusten du elkarrizketa, elkarlana eta akordioa direla arazo hau konpontzeko tresnak. Eta hain justu tresna horiek erabiltzen jarraituko ditu Emakundek beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko irailak 08

    Lo que es lamentable es que Jaizkibel mantenga como abanderado aun personaje que en las redes sociales trata a las mujeres de Hondarribia como objetos sexuales además de realizar comentarios sexistas como mandarles "a fregar!!!" "Me follo a las del Betiko", o "mucha Betikada mal follada" entre otros. Verdaderamente lamentable.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)