Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Idiazabalgo Gaztaren Lehiaketa ospatuko da Ordiziako Euskal Jaien inguruan

2015.eko irailak 04

Ordiziako Euskal Jaien barruan, irailaren 9an, asteazkena, Azoka Berezia eta artzaiek egindago Idiazabal Gazten Lehiaketa ospatuko da.

Aurtengo epaimahaia Frederic Corbachok, Switzerlan Cheese Marketing-eko arduraduna, Iñaki Gabilondok kazetaria, Jon Plazaolak aktorea eta Basque Culinary Centerko zuzendaria, Jose Mari Aizegak osatuko dute.

Euskal Jaiak eta Gazta Lehiaketaren aurkezpenean Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterola eta Idizabal Jatorrizko Deiturako gerente, Miriam Molinak, 2014 urtearekin konparatuz Idiazabal Gaztaren ekoizpena %4,5a handituko dela eta Euskadin eta Nafarroan %12,7 gazta gehiago ekoiztuko dela aurreratu dute.

Datu hauen arabera, pasa den urtean martxan jarri zen Idiazabel Gaztaren Plan Estrategikoa aurrera doa eta betetzen ari da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)