Berriak
Eu

Errefuxiatuen laguntzarako sailarteko batzordeak lehen neurriak hartu ditu

2015.eko irailak 07

Eusko Jaurlaritzak modu positiboan baloratu du pertsona errefuxiatuen krisiak euskal gizartean sortarazi duen erantzun solidario eta eskuzabala. Momentu honetan, Jaurlaritzaren ustez, solidaritate adierazpen honi erantzuteko modurik onena bi ardatzen inguruan sakontzea da: koordinazioa eta antolakuntza.

Zentzu honetan, Errefuxiatuen Harrera Koordinatzeko Sailarteko Batzordea bildu da gaur, hilak 7, Lehendakaritzako hiru idazkari nagusiak buru direla eta aipatutako arloan diharduten Jaurlaritzako Sailek parte hartu dutena: Herri Administrazioa eta Justizia, Osasuna, Segurtasuna, Hezkuntza, Ogasuna eta Finantzak eta Enplegua eta Gizarte Politika. Hurrengo hau jakinarazi nahi du batzordeak:

1.     Datorren asteazkenean, hilak 9, Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako ordezkariak bilduko diren Erakundearteko Batzordea prestatzeko bilera izan da gaurkoa. Lehendakariak hala erabakita, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izango dira horren buru.

2.     Gaur bildu den Sailarteko Batzordeak gutxienez astean bi aldiz biltzeko asmoa du harrera-protokoloa koordinatzeko.

3.     Honako hauek dira hartutako lehen neurriak:

a)     Errefuxiatuen harreran diharduten eta, aldi berean, Estatuan eta Europan arlo horren koordinazioaz arduratzen diren gobernuz kanpoko erakundeak deitu dituzte ostegunean 17:00etan Lehendakaritzan.

Dagoeneko harremanetan jarri dira elkarte horiekin harrera-dinamikaren erantzukidetasuna eta koordinazioa zehazteko

b)    Harrera-protokoloa eta harreraren lehen fasean eskaini beharreko zerbitzuak batera zehazteko prozedura ezartzea. Zerbitzu horien artean, honako hauek daude:

  • Hasierako harrera-lekua
  • Azterketa medikoa eta osasuna
  • Oinarrizko mantentze- eta arropa-zerbitzuak
  • Laguntza psikologikoa
  • Eskolatzeko premiak

c)     Harrera-azpiegituren baliabideen mapa zehaztea.

d)    Harrera emandako pertsonak eskualdeka eta udalerrika banatzeko proposamena osatzea foru-aldundiekin, udalerriekin eta EAEko hiru hiriburuekin batera, Europako eredua oinarritzat hartuz

Sorburuan erantzuna ematea azpimarratu da batzarrean. Eusko Jaurlaritzak, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren bidez, gobernuz kanpoko euskal erakundeek Siriako gatazkari lotutako proposamenei emango dien babesa areagotuko du.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2015.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Harrera-azpiegituren baliabideen mapa zehaztuko da http://t.co/fqF7G1jrNy @Gob_eus

  • @OSIBilbaoBasurt
    2015.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    La Comisión Interdepartamental de ayuda a las personas refugiadas toma las primeras medidas http://t.co/zbjVadjTeg

  • @urementeria
    2015.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Harrera-azpiegituren baliabideen mapa zehaztuko da http://t.co/fqF7G1jrNy @Gob_eus

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus establecerá un Mapa de Recursos de infraestructuras de acogida http://t.co/gphN2YWick

  • @jerkoreka
    2015.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    Harrera-azpiegituren baliabideen mapa zehaztuko da http://t.co/fqF7G1jrNy @Gob_eus

  • @jerkoreka
    2015.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus establecerá un Mapa de Recursos de infraestructuras de acogida http://t.co/gphN2YWick

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)