Berriak
Eu

Correa presidenteak hasiera eman dio Eskualdeen Munduko Hirugarren Biltzarrari

2010.eko uztailak 21

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak parte hartzen ari dira egun hauetan aipatutako munduko foroan

 

Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak hasiera eman zion atzo Montecristi-n Eskualdeen Munduko Hirugarren Biltzarrari, Hego Amerikako, Europako, Afrikako, Kanadako eta beste herri batzuetako 400 ordezkari baino gehiagoren aurrean -hala nola, gobernadoreak, prefektuak, intendenteak-. Ekitaldi horretan Eusko Jaurlaritzak ere hartzen du parte.

Hasierako saioan, Paúl Carrasco Carpio Tarteko Gobernuen Latinoamerikako Erakundearen presidenteak aurre egin behar zaien oinarrizko erronkak nabarmendu zituen:

Lehenengo erronka: Estatua lurralde- eta gizarte- oinarritik eraikitzea,  gizarteratze-parte hartze zabalen modalitateak gauzatuz eta toki, tarteko eta estatuko gobernuak sendotuz.

Bigarren erronka: estatuaren papera sendotzea merkatuari dagokionez; estrukturak demokratizatzea etnia, lurralde eta gizarte mailan ezberdintasunak errespetatzeko; gizarte zibilagatik gertuago dauden erakunde mailak indartzea; nazioak integratzeko prozesuak eskualde- eta landa-blokeetan gauzatu behar izatea. Horretarako beharrezkoa da deszentralizazio proiektu demokratikoa izatea, nazioazpiko, eskualdeko eta tokiko dinamikak pizteko osagarriak kontuan harturik.

Hirugarren erronka: Prozesu globalek eta tokiko gertakariek argi nabarmendu dute beren ezintasuna haiek bakarrik gizakion arazo handiak konpontzeko. Hori dela eta, eskualdeak sortu edota indartu beharra dago, baldintza estrategiko gisa lurralde berriak  eratzeko.

FOGAR-en etorkizunari dagokionez, Carraskok nabarmendu zuen azterketa sakontzearen eta erantzunak bilatzearen erronka, gertaera globalei begira. "Globalizazioa ez da bakarrik estatuen kontua, eskualde eta lurraldeena ere bai, hauetan ere eragina baitu", aipatu zuen.

Egun hauetan Ekuadorren eztabaidatzen ari diren gaien artean deszentralizazioa indartzeko eskualdeen eta estatu federalen sareei buruzkoak daude.

Correa presidenteak, bere aldetik, deszentralizazioren aldeko iritzia eman zuen, eta jakinarazi zuen Errepublikako Konstituzioaren arabera oreka nazionaleko eskualdeak sortzeko aukera dagoela. "Gobernuak eskualde gobernuen aldeko deszentralizazio prozesua bultzatuko du" -esan zuen-.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko