Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal komikia Bruselako Komikiaren Jaialdiko Nazioarteko Pabilioian

2015.eko irailak 07

Euskal komikiaren sektoreak presentzia izan du Bruselako komikiaren nazioarteko Jaialdian, irailaren 4tik 6ra. Lehengo aldia da Euskadik jaialdi honetan parte hartu duena

Dani Fano, Gregorio Muro eta Maite Gurrutxaga euskal marrazkilariek euskal komikiaren sektorea ordezkatu dute jaialdian, Etxepare Institutuaren eskutik eta Euskadiren Europar Batasunaren Ordezkaritzaren lankidetzarekin

110.000 pertsonak parte hartu dute Jaialdiko ekimenetan

 

    Etxepare Institutuaren eskutik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren lankidetza estuarekin, Bruselako Komikiaren Jaialdiko euskal parte-hartzea (Brusela, irailaren 4tik 6ra) EUNIC europar sarea osatzen duten kultura institutu nazionalekin batera egin da. Etxepare Institutua 2015eko urtarrilean atxiki zitzaion sare horri.

Frantziako Angulema hiriko jaialdiarekin batera, nazioarteko ekitaldi hau nazioarteko panorama artistikoaren ekimen garrantzitsuenetako bat da, eta Euskadiri zuzendutako esparru espezifiko bat izan du. Halaber, Dani Fano, Gregorio Muro eta Maite Gurrutxaga euskal marrazkilarien parte-hartze aktiboa izan du.

Euskal komikiaren erakusmahaia jaialdiaren nazioarteko Pabilioian egon da kokatuta, Bruselako Parkean (Place des Palais), Europako eta beste kontinente batzuetako beste herrialde batzuekin batera, eta komikiaren sektoreko argitaletxe nagusiekin ere bai.

Beste europar bazkide batzuekin batera bultzatutako ekimen honek nazioartera ateratzeko eta posizionatzeko aukera eskaintzen dio euskal kultura sektoreari, sektoreko beste profesional batzuekin kolaboratzeko aukerak irekitzeaz batera.

   Sektoreko publiko handiak eta profesional ugarik, argitaletxeekin batera, aukera izan dute komikiaren euskal sektorearen ekoizpen zabala eta sormena ezagutzeko, euskal marrazkilariek asteburuan antolatu dituzten tailerretan parte hartzeaz batera. Beste alde batetik, euskal marrazkilariek topaketak izan dituzte Europako eta nazioarteko beste profesional batzuekin, eta baita euskal komikiagatik interesatu diren nazioarteko argitaletxeekin ere.

 Iraila hilabete aktiboa izango da, Bruselan, euskal kulturaren sustapenerako. Izan ere, hilaren amaieran, Itxaro Borda euskal poetak beste europar ekimen batean parte hartuko du, BOZAR Arte Ederren Zentro nazionalean,  Europako beste poeta batzuekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau