Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hasi da ikasturtea Haurreskolak Partzuergoan

2015.eko irailak 04
  • 2015-2016 ikasturte honetan kuota hobaridunen sistema berria ezarri du Haurreskolak Partzuergoak
  • Sondikan haur-eskola berria ireki da ikasturte hasiera honetan

Haurreskolak Partzuergoak dituen 232 haur eskolek gaur ostirala, irailak 4, ireki dituzte ateak, eta 2015-2016 ikasturteari hasiera eman diote horrela. 0 eta 2 urte arteko 4.770 haur (2015ean jaioak dira 1.042; eta 2014an jaioak gainerako 3.728 umeak) gaurtik aurrera sartuko dira beraz Partzuergoaren geletara. Lurraldeka, honakoa da banaketa:

 

2015ean jaioak

2014an jaioak

Guztira

Araba

173

868

1041

Bizkaia

510

1523

2033

Gipuzkoa

359

1337

1696

Guztira

1042

3728

4770

 

Lehen 15 egun hauetan, gurasoak lagun dituztela egongo dira neska-mutilok haur eskolan, eta ordutegi murritzagoarekin, egokitze aldiari dagokion eran. Egunek aurrera egin ahala ordea, ordutegia ere luzatuz joango zaie.

Haurreskolak Partzuergoak 8.372 plaza eskaintzen ditu orotara 2016-2017 ikasturte honetan, Euskadiko 177 udalerritan: 47 Araban daude, 95 Bizkaian eta 90 Gipuzkoan. Gaur goizean, gainera, albiste pozgarriarekin hasi da kurtsoa Sondikan (Bizkaia): haur eskola berria ireki da Bizkaiko herri horretan. Era berean, ikasturte honetan zehar Markinako (Bizkaia) eta Astigarragako (Gipuzkoa) haur eskolak handitu egingo dira.

Ohi den eran, datorren urrian ere Partzuergoak izena emateko epe bat irekiko du, abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko diren haurrentzat. 2016ko urtarrilean berriz, datorren urteko martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean sartu nahi dutenek eman ahal izango dute izena. Guztiek Partzuergoaren plaza eskaintza osatuko dute.

Hobaridun kuotak, familia-errentaren arabera

Baina ikasturte honek Haurreskolak Partzuergora dakarren berrikuntzarik nagusiena kuota hobaridunen sistema berria da. Sistema berri honek, aurreko ikasturtera arte indarrean egon dena ordezkatzen du: kuotatan eta bekatan oinarritutako sistema, alegia.

Joan den 2014-2015 ikasturtera arte, Haurreskolak Partzuergoaren erabiltzaileen artean %8 edo %10 inguru ziren bekaren bat jasotzen zuten familiak. Hobaridun kuoten sistema berria, aldiz, familia gehiagorentzako gertatzen da mesedegarri, lehen bekarik jasotzen ez zuten hainbatek hobaria izango baitute sistema berriarekin. Aldaketak, hala ere, ez dio inori lehen baino kuota altuagorik ordainaraziko, ezta hobaririk izango ez duten familiei ere.

Irail honetatik aurrera Partzuergoan ikasturtea hasten duten 4.770 haurren artean:

-       %10 inguruk lehen tarteari dagokion hobaria lortu dute: 91€ edo 118€-ko kuota ordainduko dute, ordu kopuruaren arabera

-       Beste %10ek 2. tarteari dagokion hobaria eskuratu dute: 140€ edo 180€-ko kuota ordainduko dute, ordu kopuruaren arabera.

-       Familien %80 3.tartean kokatzen da, eta beraz iazko kuota berbera ordainduko dute: 160€ edo 208€, orduen arabera.

 

Hobaridun kuoten sistema:

Prezio publiko berriak Haurreskolak Partzuergoan

 Kuota eta hobarien sistema berriak, familientzako bidezkoagoa izaki, hauek egiten duten ahalegin ekonomikoa errentaren arabera mailakatzea ahalbidetuko du. Errentak erabakiko du, familia tipologiarekin eta seme-alaba kopuruarekin batera, zein tartetan kokatuko den familia bakoitza, eta ondorioz, zenbateko kuota ordainduko duen hilero.

Aurreko ikasturtera arte, guztiek ordaintzen zuten kopuru berbera: 160€ hilean, egunean 5 orduz azpiko zerbitzuagatik; eta 208€ hilean, 8 ordu arteko zerbitzuagatik.

Oinarri berriek hiru tarte bereizten dituzte, familia-errenta estandarizatua aintzat hartuta:

Kuota-tartea

Errenta estandarizatu mailak

8 orduko kuota

5 orduko kuota

1

≤ 10.000€

 118€

91€

2

10.000 eta 15.000€ artean

180€

140€

3

≥ 15.000€

208€

160€

 

Errenta estandarizatuaz ari garenez, familia bakoitzari dagokion tartea erabakitzeko, baliokidetasun koefiziente bat hartu beharko da kontuan. Koefiziente hau familiaren ezaugarriek erabakiko dute: familiaren errentak, familiaren izaerak eta seme-alaba kopuruak:

Familia mota

Seme-alaba kopurua.

Baliokidetasun koefizientea

Guraso bakarrekoa

1

1,6

2

1,9

3

2,2

4

2,5

5

2,8

6

3,1

Bi gurasokoa

1

1,8

2

2,1

3

2,4

4

2,7

5

3,0

6

3,3

 

Beraz, familia bakoitzak, ezaugarri horien arabera ezarri zaion koefizientearekin zatitu beharko du bere errenta.

Zenbait adibide praktiko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema ezartzen dutenak

  • Guraso bakarreko familia, bi seme-alabarekin. 18.500 euroko errenta.

18.500÷1,9 (koefizientea) = 9.736 euroko errenta estandarizatua. Lehen tartea dagokio, eta beraz, 118 euroko kuota ordainduko du hilean (8 ordu), edo 91 euro hilean (5 ordu)

  • Guraso biko familia, bi seme-alabarekin. 25.000 euroko familia-errenta.

25.000÷2,1 (koefizientea) = 11.905 euroko errenta estandarizatua. Bigarren tartean kokatuko da, eta 180 euroko (8 ordu) edo 140 euroko (5 ordu) kuota hobariduna ordainduko du (lehen 208 euro 8 ordugatik, eta 160 euro 5 ordugatik).

  • Guraso bakarreko familia, seme edo alaba bat, eta 23.500 euroko familia-errenta.

23.500÷1,6 (koefizientea) = 14.687 euroko errenta estandarizatua. Bigarren tartean sartuko da, eta kuota hobariduna ordainduko du.

  • Guraso biko familia, hiru seme-alaba, eta 43.000 euroko familia-errenta.

43.000÷ 2,4= 17.919 euroko errenta estandarizatua. Hirugarren tartea dagokio, eta lehengo kopuru berbera ordainduko du.

Aldaketa honekin, kuota eta beken sistema batetik kuota eta hobarien sistema berri batera pasatu da Haurreskolak Partzuergoa. Era honetan, errenta dela-eta hobariren bat eskuratzen duten familiei, berehala aplikatuko zaie hobari hori kuoten ordainketan bertan, beken esleipenaren zain egon beharrik gabe. Berehalakotasun honek premia ekonomikorik handiena duten familiei egingo die mesede. Gainera, familia asko dira lehen bekarik jasotzen ez zutenak, baina orain hobaria izateko eskubidea izango dutenak. Hau da, hobariak jasoko dituzten familien kopurua (lehengo bekak) handitu egiten da, ekitatearen mesedetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko