Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskal Encounterren 18. edizioaren inaugurazioa

2010.eko uztailak 22

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskal Encounterren 18. edizioaren inaugurazioan parte hartu du gaur arratsaldean. Mendiak ekitaldiaren antolatzaileak zoriondu ditu Euskal Encounterrek 18 urte bete dituela eta. Halaber, festaz gozatzera eta bertan parte hartzera animatu du jendea

Horren harian, Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekintzen artean, bihar, ostirala, 15:30etan, Irekiak ekitaldi berezi bat burutuko du. Zerbait kontatu nahi duen orori 90 segundotan hitz egiteko aukera emango zaio, "Speakers's corner, 90 segundo irekian" izeneko ekimenaren bidez.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Open Dataren, Open Govermenten eta software askearen inguruan antolatutako tailerretan parte hartzera animatu du jendea Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak. Bestalde, beren ideiak emateko eta kritikak azaltzeko aukera izango dutela esan die.

Euskal Encounter 2010

Euskal Encounterren 18. edizioa Bilbao Exhibition Centre-ren 35.000 metro karratuetan burutuko da. Gaurtik hasi eta uztailaren 25era arte, BECek Espainiako topaketa informatikoetan zaharrena hartuko du, bisitari gehien dituen bigarrena.

4.096 ordenagailu baino gehiago egongo dira elkarri konektatuta, 120 kilometro sare kableren, 60 kilometro kable elektrikoren eta 10 kilometro zuntz optikoren bidez.

Aurtengoan, 15 herrialdetako 6.000 lagun inguru bilduko dira eta segundoko 20 Gigabyteko abiadura duen sarea erabiliko dute. Banda zabalera hori ohikoa baino 3.000 aldiz zabalagoa da, beraz, Euskal Encounter munduko topaketa informatiko bizkorrena da. Beraz, lau egunetan zehar teknologia aurreratuenaz gozatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide guztiak izango dituzte bertaratuko diren pertsonek.

Gainera, aurtengoan topaketak asmo berezia du, izan ere gizarte osora zabaldu nahi du. Horretarako gune berri bat sortu dute, "OpenGune", jende guztiari zabaldutako doako elkargune bat. Bertan hitzaldiak, batzarrak eta tailerrak burutuko dituzte, eta zenbait konpainiak, SPRIk kasu, standak jarriko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia