
Lehendakariak alkateei udalerrien Memoria Erretratuak eman dizkie
Bileraren helburua udal esparruan memoria politika sustatzea da
Iñigo Urkullu lehendakariak udalerrien Memoria Erretratuak eman dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko 130 alkateri. Horietan 1960. eta 2010. urteen artean Euskadin izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketak biltzen dira. Bilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan (Gogora) egin dute.
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernández, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarro izan dira lehendakariarekin eta alkateekin batera. Azken hauetatik hiruk hitza hartu dute udalerrien izenean: Irungo alkate Antonio Santanok; Errenteriako Julen Mendozak eta Juan Maria Aburtok, Bilboko alkateak.
Udalerrien Memoria Erretratuak, kontu eta xehetasun handiz egindako lanaren emaitza da. Datu base honek gertakarien errealitate objektibotik oso gertu dagoen irudi zorrotza ematen du. Dena den, udalen ekarpei zabalik dago proiektua.
130 udalerrien erretratuen zerrenda https://goo.gl/OQBpKb