Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Elena Lete: «web orri eta sareetako informazio geografikoak ezagutza areagotzen du»

2015.eko irailak 03
  • Gaur, osteguna, web orrietako mapei eta datu espazialen kudeaketari buruzko ikastaro bat abiaraziko da Gasteizko EHUn
  • «Smartphoneei esker, gaur egun denok daramatzagu mapa bat eta GPS bat poltsikoan. Horregatik, denok informazio kartografikoaren kontsumitzaileak garela esan dezakegu»

VG 15/09/03

Elena Lete Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariaren arabera, web orrietako informazio geografiko xehatu berriak ezaguerak areagotzen ditu. Izan ere, Interneten, programazio-lengoaien, sare sozialen eta gailu teknologikoen garapenari esker bilakaera batean murgilduta gaude, informazio geografikoa erabiltzaileengana iristen baita.

 

«Mapak web orrietan, geosistemak eta datu espazialen azpiegiturak» izeneko EHUren Udako Ikastaroetako jardunaldian parte hartu du Elena Letek, Javier Garaizar errektoreordearekin batera. Jardunaldia Arabako errektoreordetzan egingo dute da gaur eta bihar.

 

«Erakunde publiko, mota askotako enpresa pribatu eta irabazi-asmorik gabeko proiektu nahiz proiektu kolaboratzaile askori esker, informazio geografikoa duela urte gutxi pentsaezina izango litzatekeen moduan hedatu daiteke gaur egun», adierazi du Letek.

 

«Telefono adimendunen garapenari esker, gaur egun edonork daramatza mapa bat eta GPS bat poltsikoan. Horregatik, duela urte batzuk esparru horretan inolako interesik ez zuten pertsona erabiltzaile ez profesionalek informazio kartografiko ugari kontsumitzen dute gaur egun», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko zuzendariak.

 

Elena Leteren ustez, APIren garapenari esker, OpenLayers adibidez, edozer web administratzailek txerta dezake mapa bat bere orrian eta erakuts ditzake fenomenoak modu intuitiboan, errazean eta zehatzean. Bestela, askoz ere konplexuagoa da. «Adibide moduan Google ibilbideen kalkulua aipa daiteke. Ibilbideak modu grafikoan ikustea ahalbidetzen duena. Erabiltzaileentzat oso konplikatua izango litzakete beste modu batean deskribatzea», azaldu du.

 

Administrazio Publikoek datu espazialen azpiegiturak garatu eta sustatu dituzte, Europako INSPIRE zuzentarauaren bitartez. Horiek, Open Data proiektuekin batera, informazio kartografiko «ofiziala» argitaratzen, mantentzen eta hedatzen dute. Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza da Eusko Jaurlaritzako datu espazialen azpiegituraren ekimenaren, geoEuskadi izenekoaren, buru. Hainbat gauza egiteko aukera ematen du: WMS eta WFS zerbitzuen bitartez informazio eguneratua argitaratzea; CWS zerbitzuen bitartez katalogo ofizial batean metadatuak argitaratzea; informazioa hainbat formatutan deskargatzea eta lotutako informazioa kontsultatzea. Gainera, OpenLayers eta Javascript-ean oinarritutako API batekin, Eusko Jaurlaritzaren informazio ofiziala edozer web orritan edo blogetan txertatu daiteke, hala, beti azken bertsioa eta eguneratzerik berriena lortzeko.

 

Egitaraua irailaren 3an

09:00 María Elena Lete García Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariaren aurkezpena. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

09:15 Mapak web orrietan. Oinarrizko kontzeptuak Juan Carlos Barroso Arroyo Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

10:45 Programazio pixka bat web orrietan mapekin jarduteko. (HTML eta Javascritpt) Belén Sáez Gómez

Gamma Ltd.

12:15 Datu eta zerbitzu geografikoak. Formatuak eta estandarrak. OGC Javier Díaz de Guereñu de los Ríos EJIE SA

13:30 Sintesi-saioa / Saio bibliografikoa

Irailaren 4an

09:15 Lankidetzako ekimenak eta openData datu geografikoekin Gonzalo López García Lurralde Informazio Zerbitzua. Errioxako Gobernua.

10:45 "Mapak partekatzeko produktuak: OpenLayers, Leaflet, Google Maps, API geoEuskadi eta abar Belén Sáez Gómez Gamma Ltd.

12:15 DEA eta informazio espazialaren argitalpena María Arias de Reyna Domínguez GeoCat.

13:30 María Elena Lete García Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariaren amaiera hitzaldi instituzionala. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Elena Lete (Eusko Jaurlaritza): “la información geográfica en webs y redes multiplica el conocimiento” http://t.co/WVccKektLD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Barroso, Javier Garaizar