Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Zerbitzu zuzendari izendatu dute María Teresa Amezqueta (2015-09-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 01

Sailaren Zerbitzu zuzendaria, Iñaki Aldekogarai Labaka jauna, kargutik kentzeko dekretuaren onartzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

María Teresa Amezqueta Alegría anderea Zerbitzu zuzendaria izendatzearen dekretua onartzea.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Zerbitzu zuzendaria, Iñaki Aldekogarai Labaka, kargutik kentzeko dekretua onartu du gaur, eta haren tokian María Teresa Amezqueta Alegría izendatu dute.

María Teresa Amezqueta Alegría Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta Auditoreen Erregistroko kide ere bai. Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Auditoretza Zerbitzuaren Auditoretzako arduraduna da 2009tik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau