Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

550.000 euro hezkuntza-bikaintasunera zuzendutako prestakuntza-proiektuetarako (2015-09-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 01

Agindua, honen bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak -heziketa-zikloak izan ezik- ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie.

LABURPENA

2015-2016ko ikasturtean hezkuntza-bikaintasunera zuzendutako prestakuntza-proiektu desberdinak egiteko itunpeko ikastetxeak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe ez dauden unibertsitateaz kanpoko titularitate publikoko ikastetxeak (heziketa-zikloak izan ezik) deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak. Deialdi honek 550.000 euroko diru-kopurua dauka.

Deialdi honetara aurkezten diren proiektuek Prest_Gara Planaren baitan kokatzen den "Praktika egokien bidetik bikaintasunerantz" deituriko ildo estrategikoaren helburuekin bat egin beharko dute. Honako hauek dira aipaturiko helburuok:

-Tresnak ematea ikasleen konpetentzia pertsonala, lorpenerako motibazioa eta ahaleginaren balorazioa lantzeko.
-Irakasleei laguntza ematea bikaintasunerako berrikuntza-proiektuetan.
-Metodologia berrietan edo tresna didaktiko berritzaileetan trebatzea, bikaintasunerako bidean.
-Irakasleei, oro har, eta tutoreei eta orientatzaileei, zehazki, tresnak ematea, zailtasun handienak dituzten ikasleei, alde batetik, eta adimen gaitasun handiak dituzten ikasleei, bestetik, laguntzeko.
-Testuinguru kaltetuetan bizitzeagatik gizarte bazterkeriaren arriskuan egon daitezkeen ikasleek bikaintasuna lor dezaten ikastetxean egiten diren praktika didaktikoetan laguntzea
-Jardunbide egokien esperientziak trukatzeko espazio bat zabaltzea.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau