Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak eta Eibarko Udalak UDALBUS zerbitzuaren autobus berriak aurkeztu dituzte

2010.eko uztailak 22

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuak eta EuskoTreneko presidentea den Iñaki Arriolak, Eibarko Alkatea den Miguel de los Toyos-ek eta EuskoTreneko Zuzendari Nagusia den José Ignacio Asensiok , UDALBUS hiri barruko autobus zerbitzu berriak aurkeztu dituzte.

EuskoTrenek Eibar UDALBUSeko hiri barruko garraio zerbitzua osatuko duten hiru autobus berriengatik egindako inbertsioa 378.000 euro baino gehiagokoa da. Autobus horiek (hirugarren unitatea 2011. urtean iritsiko da) IRIBUS (IVECO) enpresak egin ditu eta CARBUS karrozeria daramate.

Autobus berriek Iveco modeloa daukan xasisa, 170 zp-ko potentzia eta balazta elektrikoa  daukate. EEV deritzon ingurumen araudia betetzen dute, honek egungo Euro V ingurumen baldintzak hobetzen ditu %30ean partikula-igorpenak murrizten baititu. Era berean, ABS sistema darama (blokeoaren kontrako sistema).

Karrozeriari dagokionez, autobusek Carbus karrozeria daramate. Ezaugarririk garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:

§ Gurpil-aulkian minusbalitasun fisikoarekin dauden pertsonentzat arrapala. (MTP).

§ Eserlekurako bidea errazteko helburuarekin, MTP-entzat sei leku kendu daitezkeen beso eustekoekin.

§ Autobus bakoitzean jesarrita 17 lagun eta 15 zutik joan daitezke.

§ Helburua adierazten duten errotulu elektronikoak.

§ Atzera ibiltzeko martxa eta eskuinaldeko perimetroa ikusteko kamara, eskola-araudia betetzeko.

§ Ustiapenerako laguntza sistema (ULS).

§ Jendeari informazioa emateko TFT deritzon monitorea Aginte Postuarekin konektatuta ULS sistemaren bidez. Horrek, jendeari ibilbideari buruzko informazioa, hurrengo geralekua eta baita postu nagusitik eman daitezkeen mezuak eskaini ahal izango zaizkio, besteak beste trafikoan egon daitezkeen aldaketak, etab.

 

2010. urteko lehen zatian zerbitzu honen erabilerak %8,43ko igoera izan du

2010. urteko lehenengo 6 hilabeteetan, UDALBUS hiri barruko zerbitzuaren garraio zerbitzua 28.813 lagunek erabili dute. Joan den urteko aldi berarekin erkatzen badugu, %8,43ko igoera izan du. 2009ko ekitaldian zerbitzu hori 49.228 lagunek erabili zuten.

Eibarko UDALBUS hiri barruko garraio zerbitzuaren eskaintza berria joan den urtarrilaren 18an martxan jarri zen. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Eskaintza hau udalerrian hiri barrutik bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoaren kudeaketarako kontratu berria sinatzean sortu zen. 2009ko abenduan Eibarko Udalak eta EuskoTrenek sinatu zuten. Egungo emakida epea 10 urterako da.

Datorren astelehenean, uztailaren 26an, udako ordutegia hasiko da eta irailaren 5era arte luzatuko da, hau ere barne. Azitain - Amaña linean, udako zerbitzuan lanegunetan astelehenetik ostiralera Amañatik 7 zirkulazio egongo dira eta 8 Azitainetik eta lanegunak diren larunbatetan 6 Amañatik eta Azitainetik 7 zirkulazio.

Eibar - Arrate lineari dagokionez, udako ordutegian noranzko bakoitzeko zirkulazio bat egongo da lanegunetan astelehenetik ostiralera eta noranzko bakoitzeko 5 igandeetan eta jaiegunetan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • iñaki Arriola, Garraioetako Sailburua eta Eibarko alkatea