
Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula eskaera egiteko epea irekitzera doa
32.426 plaza eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak bere 14 eskoletan 2015-2016 ikasturterako
Bihar asteartea, irailaren 1ean irekiko da Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan 2015-2016 ikasturterako matrikula eskaera egiteko epea, eta irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren menpeko 14 Hizkuntza Eskola Ofizialek 32.426 lagunentzako plazak eskainiko dituzte (32.245 izan ziren aurreko ikasturtean) ikasturte berrian, eta 8 hizkuntza ikasteko aukera:
Ingelesa: 14.753 plaza Espainiera: 545 plaza
Euskara: 7.258 plaza Italiera: 520 plaza
Frantsesa: 6.330 plaza Portugesa: 218 plaza
Alemana: 2.677 plaza Errusiera: 125 plaza
Azken urteetan ohiko bihurtu den eran, matrikula on line bakarrik egin ahal izango da, Sailaren webgunean (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus). On line egiteko zailtasunen bat edo ezina dutenentzat, Hizkuntza Eskola Ofizialetan ordenagailuak prestatuko dira, eskaerak egiteko epearen barruan. Hizkuntza bat baino gehiagotarako eskaera aurkeztu nahi dutenek, eskaera bat bete beharko dute hizkuntza bakoitzeko.
Kontuan hartzeko datak (iraila-urria):
Irailaren 1etik 18ra: matrikula eskaerak betetzea (on line, irailaren 18ko 13:00 arte)
Irailaren 15etik 18ra: ekainean Ez Gai izan direnen matrikula eskaerak
Irailaren 18ra arte: dokumentazioa aurkeztea (irailaren 18ko 14:00ak arte)
Irailak 21: onartu eta ez onartuen behin behineko zerrendak
Irailak 24: onartu eta ez onartuen behin betiko zerrendak
Irailaren 24tik 29ra: matrikula ordaintzeko epea (irailaren 29ko 15:00ak arte)
Matrikula eskaera on line egiteko esteka:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-heo/eu/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/c6_e.html