Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak hezkuntza-sistemari eusteko 57 milioi euroko inbertsioa egitea onartu du

2015.eko irailak 01
  • Erkorekak EBri eskatu dio immigrazioaren eta errefuxiatuen politika propioa diseinatzeko, elkartasun- eta eskuzabaltasun-irizpideetan oinarrituta

Ikasturte hasierako lehen gobernu-kontseilu honetan, euskal hezkuntza-sistemari eusteko 57 milioi euroko inbertsioa egitea onartu du. Horrela azaldu du gaur prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak. 

Hasteko, kontseiluak 54 milioi euro bekatan banatzea onartu du, unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleei laguntzeko. 2015-2016 ikasturteari dagokion deialdiak iaz baino milioi bat euro gehiago izango du.

Eusko Jaurlaritzak bermatuko du ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia guztiek seme-alaben matrikularen, joan-etorrien, bizilekuaren, eskola-materialaren eta jangelako kostuak finantzatzeko diru-laguntza jasoko dutela.

Gainera, 1,7 milioi euroko diru-laguntzak onartu ditu Lanbide Heziketako Ikastetxeetan eta jarduera osagarriak egiteko. Zenbateko horrekin, irakasleek liberatu egin ahal izango dute, LHko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko jarduera berritzaileak egiteko. Hona hemen jarduera horien adibide batzuk: informazio eta komunikazio teknologien erabilera dinamizatzea, kultura ekintzailea bultzatzea, enpresetan teknologia berritzaileak aplikatzea, jarduera nazioartekotzea.

Hezkuntzaren arloan, halaber, beste bi ildo onartu ditu irakasleen etengabeko prestakuntzari buruzko Prest_Gara planean. 650.000 euroren bidez hurrengo hauek finantzatuko dira: unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako eduki didaktikoak eta pedagogikoak eguneratzeko jarduerak eta jardunbide egokietan oinarritutako hezkuntza-bikaintasunerako hezkuntzako proiektuak. Helburua irakasleei tresna didaktiko berritzaileak menderatzen laguntzea da.

ERREFUXIATUAK HARTZEKO POLITIKA

Sailburuari, era berean, errefuxiatuak Europako herrialdeetara modu masiboan iristeari buruz galdera egin diote, eta, horrekin loturik, erantzun du Europar Batasunak immigrazioaren eta errefuxiatuak hartzearen inguruko politika propioa diseinatu beharra daukala, migrazioaren arrazoiak kontuan hartuta (ekonomikoa edo politikoa). Erkorekak gaineratu du politika horrek ez duela egon behar kuotetan oinarrituta, baizik eta elkartasun- eta eskuzabaltasun-irizpideetan, Eusko Jaurlaritzak sustatu dituen politiketan nagusi izan den moduan. 

Kataluniari dagokionez, Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du alderdien arteko elkarrizketa «ezinbestekoa» dela arazo politiko bati konponbide politikoa topatzeko. «Ezin dugu inoiz ere esan honetarako denbora gainditu dugunik», baieztatu du.

Azkenik, Erkorekak aipatu du terrorismoaren edota polizia-abusuen biktimak dituzten 128 udalerrietako ordezkariekin lehendakariak datorren ostiralean izango duen topaketa. Haren helburua, azaldu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak esku artean duen informazioa memoriaren mapa osatzen duten udalerriei ematea da, bai eta memoriarekin lotutako politikak sustatzea ere

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.09.01)

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @masterMBAe3
    2015.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @emprenderzitek: Consejo de Gobierno aprueba inversiones de 57 millones de euros para el mantenimiento del sistema educativo http://t.co

  • @emprenderzitek
    2015.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Consejo de Gobierno aprueba inversiones de 57 millones de euros para el mantenimiento del sistema educativo http://t.co/3CmVFsTCeQ #Euskadi

  • @glaciarblue
    2015.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Consejo de Gobierno aprueba inversiones de 57 millones de euros para el mantenimiento del sistema educativo http://t.co/7PS

  • @Innobasque
    2015.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    Consejo de Gobierno aprueba inversiones de 57 millones de euros para el mantenimiento del sistema educativo http://t.co/7PSOQ6LU1M #Euskadi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)