Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Edurne Egaña: «Zorionez, emakumeen presentzia gero eta handiagoa da arraunean, eta horren adibide da Kontxako Bandera»

2015.eko abuztuak 27
  • Euskadiko Kirol Portuen (EKP) zuzendaria pozik emakumeek ekintza nautikoetan hartu duten indarrarengatik.
  • Euskadiko kirol portuen azpiegituretan proba asko egiten dira

«Zorionez, emakumeen presentzia gero eta handiagoa da arraunean, eta horren adibide da Kontxako Bandera», esan du Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuen zuzendariak. Kontxako Banderaren aurkezpenean, Edurne Egaña Euskadiko kirol portuen zuzendariak gogorarazi du EKPk hirugarren urtez babestuko duela proba hori, Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea delako, bereziki kirolaren arloan, non oraindik alde handia dagoen. Kontxako Banderak bi kategoria ditu, emakumezkoena eta gizonezkoena.

«Euskadiko Kirol Portuak Eusko Jaurlaritzaren elkarte bat da, eta jolas-azpiegitura nautikoak kudeatu eta berdintasunaren erronka bere gain hartzen du. Elkarte honen helburuen artean kirol nautikoen txapelketetan emakumeen presentzia handitzea dago», adierazi zuen Egañak.

Aurten egindako ekintzen artean, nabarmentzekoa da Lamiak izeneko emakumeentzako belaontzi-estropada, baita Euskal Kostaldeko Estropada ere. Izan ere, azken hori Kantauri itsasoko belaontzi-gurutzaontzien estropada garrantzitsuena da, eta aurten emakumez soilik osatutako ontzi batek hartu du parte. Gainera, bere mailako Urrezko Balea Saria irabazi zuen.

«Oso pozik gaude Kontxako Banderan emakumezkoen traineruen presentzia geroz eta handiagoa delako. Gutxika emakumezkoen eta gizonezkoen traineru kopurua berdintzen doa, eta gero eta ohikoagoa izango da gure kirol-azpiegituretan gizonen eta emakumeen presentzia orekatua izatea», gehitu du Egañak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña, Eneko Goia