Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Datorren irailaren 1ean neguko ordutegia indarrean sartuko da Deba Barrenako eta Urola Kostako autobus lineatan

2015-08-27

Horrez gain, Eibarko Udalbus linean lanegunetako zerbitzua kendu egingo da Eibar eta Arrate artean

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren asteartean irailaren 1ean Deba Barrenako eta Urola Kostako autobus lineatako ordutegia aldatuko du, neguko ordutegia indarrean sartuz

Ordutegi berria irailaren 1etik aurrera indarrean egongo da. Lurraldebus sistemari dagokion Deba Barrenako eta Urola Kostako Euskotrenek kudeatutako lineak ondorengo hauek dira:

DEBA BARRENA

•    Mallabia – Deba – Ondarroa.
•    Ermua – Donostia (AP-8).
•    Soraluze – Ondarroa.
•    Ondarroa/Mutriku – Deba – Zumaia.
•    Eibar – Elgeta.
•    Lekeitio – Donostia (AP-8).

Ermua – Donostia linean irailaren 1etik aurrera, neguko ordutegia berrezarriko da, Eibarko 7:20ko eta Donostiako 14:30eko zerbitzu gehigarriak barne.
Ermua/Eibar artean zerbitzuak gehitu egingo dira eta alderantziz bai lanegunetan bai asteburuetan.
Eibarko autobusen Geltokiko geralekua kendu egingo da linea honetako zerbitzu guztientzako, geralekuak Unzagara eramanez Donositarako noranzkoan, eta San Joanera Ermurako noranzkoan.
Eibarren asteburuetan oinezkoentzako bihurtzeko ordutegian zehar, Donostia noranzkorako geralekua taxi geralekuaren aurrean burutuko da.
Ermua hasiera eta helmuga duten ibilbideetan, Eibarko Lan Unibertsitateko geralekuak burutuko dira.
Zerbitzuaren ordutegi berriak zuen eskura dituzue.

UROLA KOSTA

Zumaia – Donostia (N-634).
Zumaia – Zarautz – Donostia (AP-8).
Zumaia – Orio – Donostia (AP-8).
Aizarnazabal – Zumaia – Zestoa.
Zarautz – Aia – Orio.

EIBARKO UDALBUSA

Beste alde batetik, asteartetik, irailaren 1etik aurrera, Eibarko Udalbus linean Neguko Zerbitzua indarrean sartuko da.                         
Beraz, egun horretatik aurrera, Eibar eta Arrate arteko astelehenetik ostiraleko lanegunetako zerbitzua kendu egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko