Berriak
Eu

Fluidoak maneiatzeko ekipamenduen sektoreko euskal enpresa esportatzaileek Mexiko bisitatu dute merkataritza-harreman berriak sortzeko

2010.eko uztailak 21

Mexiko munduko merkatu garrantzitsuenetariko bat da fluidoak maneiatzearen sektorean

Mexiko D.F. 2010eko uztailaren 15a.- Máquinas Pneumáticas Rotativas S.A. (MAPNER), Miguel Carrera y Cia S.A. (BETICO), ORBINOX, AMPO eta MTS dira, besteak beste, Fluidoak Maneiatzeko Ekipamenduen Esportatzaileen Espainiako Elkartearen kide izan (FLUIDEX), -elkarte horren zuzendaria José L. Gil da- eta Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Bulegoaren zuzendari instituzionalarekin bildu direnak.

Bisita horrekin, enpresek Mexikoko merkatura hurbildu nahi dute, bai eta sektoreak dituen premiazko beharrak hobeto ezagutu ere.

Esan beharra dago FLUIDEX-ek sektorearen Espainiako empresa onenen arteko 85 biltzen dituela, eta horien artean Euskadikoak dira ugarienak eta indartsuenak. Guztira, hamaika dira Mexiko bisitatu duten enpresak, beren ekipamendu eta produktoekin merkataritza-harreman berriak ezartzeko asmoz.

Gilek nabarmendu zuenez, salmentak neurtzeko irizpide moduan ez da kontua hartzen helmugako herrialdea; izan ere, batzutan estatu bateko enpresa batek haien produktuak erosten ditu, baina  beste herri batean egiten dute instalazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan