Berriak Lehendakaritza
Eu

Ekonomia suspertzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa azaldu du lehendakariak

2015.eko abuztuak 28

Hauteskunde orokorren ostean Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanetan aldi berria hastea espero du

Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriaren lehen gobernu-kontseilua egin du Donostiako Miramar jauregian. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak hartu dituzte Iñigo Urkullu lehendakaria eta sailburuak. 

Gobernu-kontseiluan gai bakarra jorratu dute, hain zuzen ere, Bake eta Bizikidetza Planaren kudeaketari eta gauzatzeari buruzko segimendu-txostena. Bileraren ondoren, hedabideekin egindako prentsaurrekoan lehendakariak azaldu du urte honetan ere Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea izango direla. Ildo horretatik, adierazi du Eusko Jaurlaritzak aurten BPG % 2,5 handitzea aurreikusi duela, eta enplegua, % 1,6, lanaldi osoko lanpostuei dagokienez. 

Lehendakariak aste honetan zendu den Txiki Benegas buruzagi sozialista gogorarazi du agerraldiaren hasieran. Ondoren, adierazi du Eusko Jaurlaritzak indarberrituta ekingo diola legealdiaren azken etapari, Euskadiko ekonomiaren ibilbidea zuzendu duelako eta oinarrizko zerbitzu publikoak bermatu dituelako. Euskadiko administrazioek epe motzean egoera ekonomikoa aldatzea aurreikusten ez duten arren, lehendakariak esan du Euskadi susperraldiaren abiapuntuan dagoela, eta suspertzeko kudeaketa zorrotzari eutsi beharko zaiola. «Zerbitzu publikoei eta gizarte-politikei euste gure erronka eta konpromiso nagusia izango dira», gehitu du.

Hala, lehendakariaren ustez, oinarri hori indartzeak ekonomia berrian aurrera egitea ahalbidetuko du. Bestalde, berrikuntzaren, gazteen enpleguaren, lanbide heziketa dualaren, inbertsioaren eta 4.0 industriaren aldeko apustu argiak egingo dituzte. Ildo horretatik, azken hiru urteetan Jaurlaritzan ohikoak izan diren dialogoa eta akordioak ere funtsezkoak izango dira leheneratzean, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bezala.

Urkulluk laster izango diren hauteskundeak ere aipatu ditu. Bi izango dira, Katalunian bata, eta Madrilen bestea. Kataluniako hauteskundeei dagokienez, herritarrek eta horien ordezkariek hartzen dituzten erabaki politiko eta instituzionalekiko errespetu osoa agertu du. Hauteskunde orokorren gainean, aldiz, azaldu du Euskadiko eta Estatuaren arteko harremanetan aldi berria sorraraziko dutela.

Gainera, Donostia 2016 Europako kultur-hiriburutzari buruz aritu da. Urkulluren iritziz, kulturaren eta Euskadiren izaera irekia, anitza eta unibertsala ezagutarazteko aukera izango da.

ALKALTEEKIN BILERA

Lehendakariak datorren irailaren 4an Bilbon egingo duten ekitaldiaz ere aritu da. 128 alkatek ETAren, GALen, Batallón Vasco Español taldearen eta estatuko segurtasun-indarren biktimen izenen zerrenda emango diote. Helburua datorren azaroaren 10ean Memoriaren Eguna egiteko akordioa lantzea izango da.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren zalantzak berretsi ditu, ez dakitelako abiadura handiko trena 2019an martxan egongo den, Espainiako gobernuak adierazi duen bezala.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.08.28)

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 12

    Creo que ETA y sus simpatizantes se sienten legitimados en lo que llaman lucha de liberación del pueblo vasco cuando ven que el propio Gobierno Vasco se reune sólo con la Ikurriña, pues ellos y sus simpatizantes, cuando hacen un comunicado, manifestación o lo que quieran que hagan, usan la misma bandera, no sólo el águila negra de la edad media.
    Con la bandera que nunca se harán una foto será con la constitucional, a no ser que estén en un juzgado respondiendo por sus crímenes, en cuyo caso dirán que no reconocen la legitimidad de quienes les juzgan.

    Por esto creo que Uds deben diferenciarse de ellos también en la escenografía de sus actos, sobre todo cuando se reunen oficialmente para hablar de Paz y Convivencia, porque ETA, sus simpatizantes y los que ilegítimamente han usado la fuerza contra ellos, por definicón, no buscan la Paz ni la Convivencia, quieren la paz del cementerio y la convivencia de los silenciados por el miedo, que es lo que han conseguido.

    Creo que Uds, representantes democráticos, deberían usar en todos sus actos ambas banderas, la de España y la Vasca juntas, para hacernos ver a todos que la Paz y Convivencia tienen un sólido cimiento en la Constitución; es decir, escenificar a diario, para que a nadie le quepa la menor duda al margen de elaborados circunloquios, que el único camino de la Paz y Convivencia lo marca el respeto a los valores superiores expresados en la Constitución y representados por su bandera, tal como se lee en el artículo 1º de la ley 39/1981, del uso de las mismas.

  • @anamarti4
    2015.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco celebra el primer Consejo de Gobierno del curso político en el Palacio Miramar http://t.co/tQ4hufUX2F

  • @anamarti4
    2015.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco celebra el primer Consejo de Gobierno del curso político en el Palacio Miramar http://t.co/tQ4hufUX2F animo @iurkullu

  • ana
    2015.eko abuztuak 28

    pues me alegro mucho @iurkullu le he visto y me ha emocionado , he sentido fuerza y alegria de verte , estoy con usd un abrazo mia ana de valencia

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)