Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Jose Maria Benegas “Txiki” buruzagi sozialistaren gizatasuna eta ibilbide politikoa nabarmendu ditu

2015.eko abuztuak 25

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak doluminak helarazi dizkie Jose Maria Benegas Txiki buruzagi sozialistaren senideei. Euskadiko sozialismoaren funtsezko figura izan dena Madrilen zendu da 67 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Erkorekak Kongresuan egin zuen garaian aritu zen Benegasekin, eta haren gizatasun «bikaina» eta ibilbide politikoa nabarmendu ditu. Hedabideei egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du orduan ikusi zuela pertsonalki Benegasek oztopoak gainditzeko eta adostasunak bilatzeko egiten zituen ahaleginak. Bestalde, sailburuak doluminak helarazi nahi izan dizkie Jaurlaritzaren izenean buruzagi sozialistaren ingurukoei eta familia politikoari. Gainera, haren heriotza galera handia dela esan du.

Erkorekak Kongresuko diputatu zenaren «zerbitzurako bokazioa» eta elkartasunarekiko eta akordioarekiko «konpromiso politikoa» azpimarratu ditu. Ildo horretatik, gogorarazi du Benegasek herrialdeko akordio nagusietan parte hartu zuela, Gernikako Estatutuaren prestakuntzan kasu, Eusko Kontseilu Nagusiko kide izan zela eta Ajuria Eneko Ituna lortzen zuzenean esku hartu zuela. 

Euskadiko Alderdi Sozialistako kide Txiki Benegas Kongresuko diputatu izan zen 1977az geroztik (2011 lortu zuen aulkia azken aldiz, Bizkaitik), eta diputatu beteranoena zen. PSOEko Batzorde Exekutibo Federaleko kide ere izan zen, Antolakuntzako idazkari eta bokal gisa. José María Benegas legebiltzarkide izan zenean soilik aritu zen Kongresutik kanpo, eta bitan izan zen lehendakarigai. Buruzagi sozialista historikoa 1989. urtean itzuli zen Kongresura eta han aritu da etengabe ordudanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)