Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Saltillo eskola-ontziak Donibane Lohitzunen ospatuko duten Itsasoaren Festan parte hartuko du

2015-08-20
  • Donibane Lohitzuneko Udalak egingo dio harrera tripulazioari

 

Bihar goizean goiz abiatuko da EHUko Saltillo eskola-ontzia Lekeitiotik Donibane Lohitzunera, Itsasoaren Festan parte hartzeko.

 

Bihar, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, itsasontziko tripulazioari harrera egingo diote Donibane Lohitzuneko udaletxean. Donibane Lohitzunen igaroko dituzten egunetan, ikasleek eta Mikel Lejarza irakasleek itsasontzia erakutsiko diete interesdunei. Uda osoa Galizia eta Asturiaseko hainbat portutan ibili da Saltillo. Donibane Lohitzuneko alkateak hitz batzuk eskainiko dizkie itsasontziko nabigatzaileei, iaz Cristina Uriarte sailburuari bezala.

 

Saltillo eskola-ontzia bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango da uda honetan, Galizia, Euskal Herria eta Akitaniako zenbait portutan, itsas-azokako egunekin eta jaiekin bat etorriz.

 

EHUren eta Eusko Jaurlaritzaren artean kudeatutako Saltillo itsasontzi historikoa, Mikel Lejarza kapitain duela, honako jaialdi hauetan hartuko du parte: «XII Encontro de embarcacións tradicionais de Galicia 2015», Donibane Lohitzuneko Itsasoaren Festan, La Rochelleko «Le Grans Pavois» azokan, Donostiako Traineru Estropadetan eta Donostiako Zinemaldian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko