Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek zerbitzuan bikaintasun maila lortu du

2015-08-20

Ikerfelek burututako Euskotreneko zerbitzuaren kalitateari dagokion azken azterketa dela eta, aurreko azterketei dagokionez bidaiarien betetzea gehitu egin da, bikaintasun mailara iritsiz.

2015eko uztailean zehar Ikerfel aholku-emaileak burututako bezeroen betetzea ezagutzeko urteko azterketak hori islatzen du. Azterketa hori Euskotreneko lau garraio modutan (trena, tranbia, autobusa eta funikularra) erabiltzaileei burututako inkestetan oinarrituta dago.

Garraio guztietan ondoen aintzat hartutako alderdiak zerbitzua eta maiztasuna dira eta geltokiak, geralekuak eta autobus geralekuak hobetu beharreko arloak.

Trenak 2005etik kalifikaziorik hoberena lortu du, urte horretan hasi baitzen azterketa mota horiek egiten. Eskainitako zerbitzua (zerbitzuaren ordutegia, igarobide maiztasunak, puntualtasuna, …) ondoen aintzat hartutako arloa da.

Treneko bidaiariek, bestalde, ondorengoa eskatzen dute: ikuskatzaile gehiago egotea, geltokietako eta geralekuetako erosotasuna hobetzea eta zerbitzu gehiago eskaintzea.

Tranbiari dagokionez, Bilbokoak zein Gasteizkoak zerbitzuan bikaintasuna sendotu dute. Balorazio gehien izan duten alderdiak eskainitako zerbitzua eta geralekuen eta tranbien barnealdeko erosotasuna dira.

Trenean bezala, tranbietako erabiltzaileek ikuskatzaileen presentzia handiagoa eta zerbitzuen gehikuntza eskatzen dute.

Autobusa dela eta, non modu adierazgarri batean gehitzen den gehiengo itemarekin, hau da, bikaintasunarekin, baloratzen duten bidaiarien ehunekoa, gailuek (salmenta makinek eta balioztatzeko makinek) betetze mailarik handiena lortzen dute. Ondoren, eskainitako zerbitzuak eta unitateen konfortak eta erosotasunak lortzen du. Geralekuen konforta eta erabiltzaileari emandako informazioa, aldiz, hobetu beharreko arloak dira.

Azkenik, Larreinetako funikularrari dagokionez, betetze zuzenak jakinaren gainean jartzen du berriz ere bikaintasunean kokatutako betetze maila duen  garraiobide baten aurrean aurkitzen garela.

Hemen ere eskainitako zerbitzua gehien aintzat hartutako zerbitzua da, profesionaltasunarekin eta langileen harremanarekin batera. Halere, autobusean ez bezala, salmenta eta baliatzaile makinek asegabetasun mailarik handiena lortzen dutenak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko