Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Lehiaren Euskal Elkarteak Turismo Legearen inguruan egindako baieztapenen aurrean, Eusko Jaularitzak hainbat puntu argitu nahi ditu:

2015.eko abuztuak 12
  • Lehiaren Euskal Zerbitzuak ez du bere ardura bete, testuak haren oniritziarekin eta baimenarekin aurrera jarraitu baitu bilera guztietan; hori dela eta, ulertezina da orain hartutako moduekin eskakizunok egitea. Lehiaren Zerbitzuak protokolo bitxi horiekin jardutea ez da onargarria, nola eta ez daukan interes bereziren bat Turismo Mahai osoaren lana zapuzteko, ulertu ezin diren arrazoiek eraginda.
  • Lehiaren Euskal Elkarteak Turismo Legeari aurkeztutako alegazioak epez kanpo etorri dira, nahiz eta ohartarazi eta gogorarazi zen zer epetan jaso behar ziren ekarpen posible guztiak.
  • Jaurlaritza, nolanahi ere, aztertzen ari da erakunde honek proposamenean dioena, beste inola ezin baitzitekeen egin. Komeni ez den ezer topatzen bada, kontuan hartuko du gainera, sektorearekin hasiera-hasieratik hartutako konpromisoari jarriki: lege hau osatzen eta hobetzen jarraitzea. Dena dela, proposamen horretan behar beste eztabaidatutako, aztertutako eta adostutako alderdiak ageri dira, eta ardura falta irizten diogu auziok berriro ere planteatzeari; izan ere, ondorio nagusia atzera egitea izango litzateke, eta turismo-sektoreak behar eta espero duen legea atzeratzea.
  • Iruditzen zaigu jarduteko modu arduragabea dela, egindako lanean atzera bueltatzea eragiten baitu eta planteamendu hori garaiz eta moduan bidali behar baitzen (Turismo Mahaiaren kide den aldetik eta onarpen-bileran izan zen aldetik). Hala, Eusko Jaurlaritzari edota Mahaiari berari jakinarazi behar zion garaiz, eta ez zuen hala egin. Aitzitik, nahiago izan du nolabaiteko ziurgabetasuna sortu berez oso konplexua den auzi batean. Auzi horren inguruan, hain justu, Eusko Jaurlaritza nolabaiteko ordena jarri nahian dabil, bi helburu garbirekin: ostatu emateko figuren artean bizikidetza egokia bermatzea eta jarduera turistikoaren funtzionamendu egokia zaintzea, baina baita edozer ostatu mota aukeratzen duten pertsonen eskubideak zaintzea ere, etxebizitza turistikoak barne.

Dena dela, gogorarazi behar da testua prestatzeko prozesuan jasotako proposamenen % 60 kontuan hartu direla, eta ez litzateke inolako salbuespena izango orain ezagutu diren alegazioak onartzea edo baztertzea ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @otramallorca
    2017.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Si me dices las verdades también te llamo feo. hahaa Respuesta del Gobierno al Servicio Vasco de Competencia https://t.co/hKEnfXNQUs

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)