Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Antonio Aizek familiei gogorarazi die portuetan bainatzea eta salto egitea arriskutsua izan daitekeela eta lesio handiak eragin ditzakeela

2015.eko abuztuak 11

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak, Antonio Araizek, gogorarazi die gaur familiei eta gazteei arriskutsua dela portuetan eta nabigaziora bideratutako guneetan salto egitea eta bainatzea. Larrialdietako medikuek zehazten dutenaren arabera, lesio ugari gertatzen dira, batzuk larriak, gainera. Eta, haien esanetan, hori guztia saihets daiteke mugak errespetatuta eta hondartzetan eta kostaldean bainua hartzeko prestatutako tokiak erabilita.

Arrantzaleen, itsasontzien patroien, portu-instalazioetako erabiltzaileei eta udaltzaingoen iradokizunei jarraituz, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen uda hasieran Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetako portuetan bainatzeko debekua errespetatzeko, araua hausten dutenak eta kirol- eta arrantza-portuetako erabiltzaileak arriskuan jartzen baititu.

Lesioak oraindik ere gertatzen ari dira, eta Garraioetako sailburuordeak, Antonio Araizek, gogorarazi du kirol- eta arrantza-portuetan bainatzea eta jauzi egitea debekatuta dagoela. «Kartelak eta seinaleak daude behar bezala adierazteko, eta kezkagarria da neurri hori ez betetzea; izan ere, lesio, hezur-hauste eta tetraplegia ugari gertatu dira.

Hain justu, familiek azaldu behar diete gazteenei arrisku horren berri. Zentzuz jokatzea baino ez da; izan ere, ontziek maniobrak egiten dituzte portuetan, eta, ur horietan, gainera, sakonera txikiko guneak, lotutako ontziak, helizeak martxan dituzten ontziak, urperatutako kateak eta muturrak edota antzeko egoerak topa daitezke», gaineratu du Antonio Aizek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)