Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Abanto-Zierbenak lehiaketa publikora atera du Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen eraikuntza

2015.eko abuztuak 07
  • Oregi: «Bizkaiko Meatzaldea Biotopo Babestu gisa izendatzeak, Euskal Herriko paraje hori babestuta egotea bermatuko du, hura hondatzea galaraziz eta hari balioa ekartzea sustatuz»

Abanto-Zierbenako Udalak Meatzaldeko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkea eraikitzeko lanen eskaintzak aurkezteko epea ireki du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadiko Meatzaritza Museo Fundazioaren arteko elkarlanez garatutako proiektu bat da, eta eskualdeko biotopoari loturiko ingurumen-hezkuntza eta -interpretazioko jarduerak bilduko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Abanto-Zierbenako alkate Maite Etxebarriak eta Euskadiko Meatzaritza Museoa Fundazioaren presidente Carmelo Uriartek akordio bat izenpetu zuten 2015eko martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Euskadiko Meatzaritzaren Kultur eta Ingurumen Parkeko Interpretazio Zentroaren eraikuntza-proiektua gauzatzeko.

Akordioan adierazten denez, Meatzaritzaren Kultur eta Ingurumen Parkea eta Interpretazio Zentroa sortzeak eskualdeko ekonomia eta ondare historiko nahiz kulturala bultzatzeko balioko du. Horretarako, beharrezkoa izango da Parke berrian bateratzea meatzaritzari eta eskualdeko biotopoaren ikerketari loturiko jarduerak.

Euskadiko Meatzaritzaren Kultur eta Ingurumen Parkearen lehen fasean, hauek eraikiko dira: auditorium bat, gaur egun Peñas Negraseko instalazioan jasotako edukiak eta burdinazko mendien biotopoaren ikerketa jasoko dituen interpretazio-zentro bat, erabilera anitzeko gelak, harrera-areto bat eta zerbitzu komunak.

Ana Oregi sailburuak adierazi duenez, «Bizkaiko Meatzaldea Biotopo Babestu gisa izendatzeak, gainera, Euskal Herriko paraje hori babestuta egotea bermatuko du, hura hondatzea galaraziz eta hari balioa ekartzea sustatuz».

Maite Etxebarria alkateak iragarri duenez, «proiektuak onura ekarriko dio Meatzaldeari eta bere ekonomiari, eta eskualdeak erreferentziazko gunea izango den lehen mailako kultura, ingurumen- eta turismo-baliabide berri bat eskaini ahalko du».

Eskaintzak aurkeztea

Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen lehen zatia abiarazteko, 1.594.223 euro bideratu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Abanto-Zierbenako Udalak.

Aurreikusi denez, eraikuntza-lanak 2015eko iraileko bigarren hamabostaldian hasiko dira, 18 hilabeteko betearazpen-epearekin.

Eskaintzak aurkezteko, 26 egun baliodun emango dira, iragarkia Bizkaiko Aldizkari argitaratzen den egunetik hasita zenbatzen. Abanto-Zierbenako Udaleko Erregistroan aurkeztu behar dira, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Informazio gehiago eskuratzeko, jo Abanto-Zierbenako Udalaren webgunera

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 14

    Comentario de Twitter:
    Abanto-Zierbenak lehiaketa publikora atera du Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen eraikuntza... http://t.co/OSfaR4S7Kh

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 14

    Comentario de Twitter:
    Abanto Zierbena saca a concurso público la construcción del Parque Cultural y Ambiental de la Minería del País... http://t.co/YLMYOrXKMV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)