Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostiako jaietan gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2015.eko abuztuak 04

Euskotrenek, Donostiako Aste Nagusian gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu honek Lasarte-Donostia -Hendaia lineako (Topo) eta Zumaia-Donostia lineako (Kosta) ohiko zerbitzua osatuko du. Zerbitzu hauen helburua abuztuaren 8tik 15erako gauak, biak barne, ondoko herrietako jendeak jaiak lasaiago gozatu ahal izatea da.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE ORIA-DONOSTIA ARTEAN:
•    Irteerak Lasartetik Donostiarantz:  egunero, 21:30ak eta 22:30ak bitartean zirkulazioak 15 minuturik behin. Gainera, Lasartetik gaueko trenak 30 minuturik behin ibiliko dira 23:00etatik 7:00etara.
•    Irteerak Donostiatik Lasarterantz:  zirkulazioak 30 minuturik behin 23:13tik 6:43ra.   

OIARTZUN-ERRENTERIA-DONOSTIA ARTEAN:
•    Irteerak Errenteriatik Donostiarantz:   egunero, 21:31tik 22:08ra trenen zirkulazioak 7 minuturik behin. Gainera, gaueko zatirik handienean zehar 15 minuturik behin zirkulazioak programatu dira Oiartzundik.
•    Irteerak Donostiatik Oiartzunerantz:   gaueko zatirik handienean trenak ibiliko dira 15 minutuko maiztasunarekin Donostiatik.

HENDAIA-DONOSTIA ARTEAN:
•    Irteerak Hendaiatik Donostiarantz:  gaueko trenak ibiliko dira 30 minuturik behin, 0:33tik 7:33ra.
•    Irteerak Donostiatik Hendaiarantz:   23:45etik 7:15era, gaueko trenak ibiliko dira baina hauen maiztasuna 30 minuturik behin izango da.

ZUMAIA-DONOSTIA ARTEAN:
•    Irteerak Zumaiatik Donostiarantz:  egunero, Zumaiatik 21:30ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. Gainera, Zumaiatik irtengo diren gaueko trenen ordutegiak, 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30  (abuztuaren 8, 14, eta 15eko gauean bakarrik zirkulatuko du) eta 6:30ean (egunero ibiliko da).
•    Irteerak Donostiatik Zumaiarantz:   gaueko trenen zirkulazioak 23:20an, 23:50ean, 0:20ean eta 0:50etik aurrera, orduro 5:50ak arte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko