Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi Andre Maria Zuriaren jaien hasieran izan da

2015.eko abuztuak 04

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien hasieran izan da gaur arratsaldean, eta Zeledon San Migel elizatik jaisten ikusi du.

Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejería, Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta gainerako zinegotzi eta batzarkideekin batera, sailburuak lepoan lotu du jaietako zapia, jaiei ongi etorria emateko. Sailburuak Gasteizko Udaleko kideak zoriondu ditu, baita egunotan Gasteizko jaietako protagonista diren pertsona guztiak ere.

Arratsalde partean, eta jaietan tradiziozkoa den moduan kolore ilunez jantzirik, sailburua San Migel elizako bezperetara joan da, Arabako beste ordezkariekin batera. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)