Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi sailburua Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintzan izan da

2015.eko abuztuak 05

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Gasteizen izan da, Andre Maria Zuriaren omenezko jaiak ospatzeko aurreikusitako ekitaldien barruan zaindariari egiten zaion lore-eskaintzan, eta Gasteizko Brusek urtero abuztuaren 5ean –Andre Maria Zuriaren jaien egun handian– zaindariari dantzatzen dioten aurreskuan.

Atzo, jaiei hasiera ematen dien Zeledonen jaitsieran parte hartu zuen sailburuak, San Migel elizako balkoi jarraitutik, eta arratsaldeko azken orduan bezperetara lagundu zituen Gasteizko Udaleko kideak eta Arabako beste zenbait ordezkari.

Gasteizko jaiak abuztuaren 4ra arte iraungo dute; egun horretan, jende-taldeak berriz ere esango dio agur Zeledoni Andre Maria Zuriaren plazan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Pedro Elosegi