Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak abuztuaren 31ra arte 43 tren zirkulazioan jarriko ditu

2015.eko abuztuak 03

Bihar asteartean abuztuko diesel trakzioko trenen zirkulazioak abian jarriko dira
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, bihar asteartetik abuztuaren 4tik 31ra arte guztira 43 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu. Horietatik, 11 lurrunezko trenak izango dira eta 32 diesel trakziozkoak.
Lurrunezko trakzio trenen zirkulazioak asteburu guztietan egongo dira eta Azpeitiko Museotik

Lasaora ondorengo ordutegia izango dute:
•    Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 12:30ean.

Bestea alde batetik, diesel trakziozko trenen zirkulazioak abuztuan zehar burutuko dira asteartetik ostiralera, eta Azpeitiko Museotik 12:30ean eta 18:00etan irtengo dira.
Horrez gain, Bilboko treneko material eraikitzailea den Mariano de Corrali eskainitako Erakusketa egongo da.

Burdinbidearen Euskal Museoko irekiera ordutegia ondorengo hau da:
•    Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Jendearentzako informazioa
•         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•         Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•         Faxa: 943 15 07 46
•         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es
•         Web gunea: www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko