Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «AEBk isuriak murrizteko erabakia hartzeak aditzera ematen du Klimari buruzko Parisko Mundu Konferentziak aurrera egingo duela planeta zaintzeko nazioarteko konpromisoan»

2015.eko abuztuak 03
  • «Hainbat ekosistemen egoera larriak kezka handia sortzen du; horietan, nazioarteko komunitateak estatu, herrialde eta eskualde-mailan hartu behar du esku»
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuak gogorarazi du Estatu Batuetako hainbat estatutan jada ari direla urrats horiek ematen, the Climate Group eta nrg4sd moduko nazioarteko erakundeekin batera.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren, Ana Oregiren, ustez, urrats garrantzitsua izan da Estatu Batuetako gobernuak hartutako erabakia: hain zuzen, 2030 urterako bere CO2 isuriak % 32 murriztea. Horrek aditzera ematen du Klimari buruzko Mundu Konferentzia (COP 21), abenduan Parisen egingo dena, aurrerabide handia izango dela planeta zaintzeko nazioarteko konpromisoan».

«Estatu Batuetako presidenteak, Barack Obamak, jendarteratutako neurriek planetak beharrezko duen nazioarteko konpromiso horri erantzuten diote» adierazi du Oregik. Estatu Batuetako hainbat estatutan jada ari dira urrats horiek ematen, The Climate Group eta nrg4sd-ren gisako nazioarteko erakundeen eskutik; Kanadarekin, Europarekin eta Australiarekin batera, horietan parte hartzen ari dira.

Berotze globala, klima-aldaketaren zantzu gero eta sarriagoak, meteorologiaren gaineko eraginak, biodibertsitatearen galera eta hainbat ekosistemen egoera larria kezkabide dira eta nazioarteko komunitateak erabakitasunez erantzun behar die, hala estatu-mailan nola herrialde- eta eskualde-mailan» gaineratu du Oregik.

«Argi dago –ñabartu du Ana Oregik– ez dela nahikoa AEBk emandako urratsa, baina beste industria-ekoizle handiek –Txinak, Indiak eta Brasilek, kasu– ibili beharreko bidea markatzen du: izan ere, horien legediak ere eguneratu behar dira, gaur egun Europan jorratzen ari garen eguneraketaren antzera.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ustez,«Estatu Batuen jarrera berriak itxaropen handia dakarkio abenduan Klima Aldaketari buruzko Parisko Konferentzia egiteko lanean ari den nazioarteko komunitateari. Hor hartutako erabakiek duela 15 urte Kioton lortu zirenak eguneratuko dituzte.  Planetak badu oraindik kalte handiagoei aurrea hartzeko astirik». 

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2015.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi: “la decisión de USA para reducir emisiones indica que la Conferencia Mundial del... http://t.co/ItXvvBGkLL

  • @Torremadariaga
    2015.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi: «AEBk isuriak murrizteko erabakia hartzeak aditzera ematen du Klimari buruzko... http://t.co/ckKJ4pnAOc

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 04
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 04
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 04
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko abuztuak 04
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)