Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko GGKE Koordinakundearekin 581.800 euroko balioko hitzarmen bat sinatu du

2015.eko abuztuak 03

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Paul Ortegak, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidenteak, Ana Arriolak, hitzarmen bat sinatu dute gaur, Koordinakundea eta berori osatzen duten erakunde kideak lankidetzaren arloan sendotzeko. Hitzarmena 581.800 eurorekin hornitu dute –horietatik, 415.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak– eta, haren bitartez, eredu deszentralizatuago batera jo nahi dute. 

Ortegak berak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez, emaitza hauexek lortu nahi dira hitzarmenaren bidez: batetik, garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren arloan indarrean dagoen legedia betetzen dela eta arlo horretako politikak koherenteak direla zaintzea, baita jarreren, jardueren eta dokumentuen genero-zeharkakotasunari dagokionez ere. Bestetik, Iparralde-Hegoalde arteko aldeen zergatiak eta ondorioak jendarteratzea, bai gizartean eta bai hedabideetan ere, genero-ikuspegian integratutako modu kritiko eta positiboan. 

Halaber, hainbat gizarte-elkarte eta mugimendurekin itunak eta sareak aktiboki sortzea sustatzen da dokumentuan; helburua da mobilizazioaren gizarte-oinarria zabaltzea, hautabide anitzak eraikitzea eta bai erakunde kideen, bai Koordinakundearen beraren gaitasunak hobetzea, beren helburuak modu koordinatuan lor ditzaten.

Jarduerak gauzatzeko aldia 24 hilabetekoa izango da, 2015eko urtarrilaren 1ean hasita zenbatzen. Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak baieztatu duenez, azken batean, helburua da berezko lankidetza-eredu deszentralizatu bat eraikitzeko bidean aurrera egiten jarraitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Arriola. Pta de la Coordinadora de ONGD de Euskadi