Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bihar hasiko du AEB-etarako bidaia, bidai tekonologiko eta kultural nabarmena

2010.eko uztailak 23

Patxi López lehendakaria bihar, hilak 24, euskal ordezkaritza batek Ameriketako Estatu Batuetara egingo duen bidaiaren buru izango da eta sei egunetan zehar Nevada, Kalifornia eta Idaho bisitatuko ditu.

AEBetara egingo den lehenengo bisita instituzional honen helburua da Euskadi saltzea gero eta globalizatuago dagoen mundu batean, lehendakariak kanpora egiten duen bigarren bidaia da hau otsailean Brasilen egon baizen. Oraingo honetan, euskal ordezkaritzak kultura, unibertsitate eta teknologia alorrei emango die garrantzia; hori dela eta, lehendakariarekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, José Luis del Val, Deusto Unibertsitateko errektoreordea, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izango dira.

Bidaiaren mugarri nagusiak dira Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa, Kaliforniako Berkeley eta Standfordeko unibertsitate ospetsuen ikerketa zentro nagusi batzuk, Google enpresa eta bost urterik behin Boisen (Idaho) Ameriketako Estatu Batuetako Euskal Gizataldeak batzen dituen Jaialdia. Bidaiak hilaren 31 arte iraungo du.

Lehendakariaren agenda igandean, hilak 25, Renon Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak eskainitako afari batekin hasiko da, eta hurrengo ekitaldia izango da lehendakariak Nevadako Estatuari Lagun Onari goraipamena ematen dionean biharamunean; Jim Gibbons gobernadoreak jasoko du goraipamen hori.

Asteartean, hilak 27, ordezkaritza San Franciscora joango da Berkeleyko unibertsitatea bisitatzera eta bertan hainbat hitzarmen izenpetuko dira euskal unibertsitateekin. 27an ere lehendakariak bilera bat izango du euskal jatorria duten eta amerikarrak diren enpresaburuekin. Bilera honetara GAIA industria elektronikoko elkarteko hainbat enpresa ere joango dira, egun horietan han inguruan negozioetan ari baitira.

Kaliforniako programaren barruan Googlera egingo den bisita dago, hilaren 28an, asteazkenean, eta Stanfordeko Unibertsitateko arduradun nagusiekin egingo den bilera bat. Stanfordeko Unibertsitateko bi zentro ere bisitatuko euskal ordezkaritzak: SLAC-a hor dago Protoien Bizkorgarria eta Cars Automotive ibilgailu adimenduaren formula berrien gaineko lana egiten da zentro horretan.

Bidaiaren azken etapan Boisera, Idahoko hiriburura, joango da ordezkaritza. Han lehendakariak Ameriketako Estatu Batuetako euskal gizataldeei harrera egingo die eta ostiralean, hilak 30, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen elkartearen (NABO) konbentzioari hasiera emango dio. Era berean, parte hartuko du Jaialdiko ospakizunetan. Jaialdia bost urterik behin egiten da eta Amerika osoko euskal jatorria duten mila pertsonak hartzen dute bertan.

Jailadi horretan, lehendakariak, joan zen mendean Ameriketako Estatu Batuetako Mendebaldera joan ziren euskaldunen ondorengoekin, berriztu nahi ditu Euskadirekin duten lotura sentimental eta kulturala igarota urteen eta urruntasunaren gainetik. Euskadi dinamikoa eta irekia dela erakusteaz gain, Euskadiren interesen aldeko enbaxadore eta eragile izan daitezela eskatu nahi die.

Era berean, Boiseko agendan dago Patty Miller-i Euskal Museoko zuzendariari Lan Onari goraipamena ematea. Euskal Museoa da Ameriketako Estatu Batuetan era horretakoa den bakarra eta herrialde horretan euskal kultura zabaltzeko sustatzailea.

IREKIA

Ekitaldiak bukatutakoan, dokumentazio gehiago eskainiko dugu, berriekin batera: ekitaldien landu gabekoak (bideoa zuzenekoa egin badugu eta audioa beti), baita korteak, baliabideak eta kalitatek handiko argazkiak ere.

Informazio hori guztia eskuratzeko eta erabiltzeko aukera izango dute bai bidaiara joandako kazetariek bai informazioa erredakzioan landu nahi duten komunikabideek eta kazetariek.

Hori guztia erabiltzeko aukera izateko, garrantzitsua da bai zuok bai zuen lankideek, informazio horiek kontsultatu edota behera kargatu nahi badituzte, honako helbidean erregistratzea ostirala, uztailaren 24a, baino lehen: https://www.irekia.euskadi.net/eu/ma/session/new

Horrela, Irekiak informazioaren profesionalentzat duen orrialdean sartzeko aukera izango duzue.

2 iruzkin
  • Secretaría General de Acción Exterior // Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
    2010.eko uztailak 28

    Muchas gracias por su comentario. Efectivamente, estamos poniendo todo nuestro empeño en “abrir nuevas vías” en EEUU a las empresas y a las universidades vascas. Un saludo.

  • 2010.eko uztailak 23

    ¡Buen viaje! Me encanta que el Gobierno realice estos viajes con la seriedad característica del buen hacer vasco. Sé que, más allá de la naturaleza comercial del recorrido, hay muchas actividades culturales y de protocolo del propio Gobierno, como la entrega de la distinción al gobernador de Nevada. Sé que todo saldrá bien, como salió en Brasil, y que esta "expedición" al oeste americano será muy productiva.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria