Berriak
Eu

Lehendakariak diasporako lankidetza-sareak "zabaltzeko" apustua egin du, AEB-etako euskal komunitatearen harrera-ekitaldian

2015.eko abuztuak 01
  • Euskal komunitatea inoiz baino «biziago eta ikusgarriago» izateko ahalegina nabarmendu du Urkulluk  
  • Lehendakariak Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarrera gonbidatu du atzerriko euskal komunitatea; urrian izango da esandako biltzarra Gasteizen eta euskal gizartea diasporizatzea izango du helburu

Iñigo Urkullu lehendakariak, Boisen bidaia ofizialean dela eta, harrera egin dio Estatu Batuetako euskal komunitateari.Ekitaldi horretan, lehendakariak euskal jatorriko pertsonen konpromisoa nabarmendu du: Euskal Herria utzi eta Estatu Batuetara bizimodua egitera joan eta gero, «inoiz baino komunitate aktiboagoa eta ikusgarriagoa» osatzen baitute. Lan horren erakusgarri da Jaialdia bera, 1987.urtetik bost urtean behin egiten dena. Lehendakariak esan du harro dagoela egindako lanarekin, eta adierazi du lankidetza-sareak zabaltzen jarraitzea dela bere nahia.

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren eta AEBetako euskaldunen artean martxan diren lankidetza-proiektuak gogorarazi ditu. Horien artean, honakoak dira aipagarrienak: Hiztegi Bibliografikoa, Nevadako Unibertsitatearekin (Reno), Estatu Batuetara joan ziren 10.000 pertsonen erreferentziak biltzen dituena; Boiseko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmen berria, Euskal Ikasketen Sailari beste bultzada bat ematen diona; eLiburutegia plataformara sarbidea, udazkenean euskal etxe guztientzat irekiko dena Euskadi Digital kultur proiektuaren barruan; edota Memoria Bizia proiektua, euskal emigrazioaren ahozko kontakizuna biltzen duena. 

Alde horretatik, Urkullu prest agertu da euskal gizataldearekin lankidetza-sareak zabaltzeko, «asko baitaukagu ikasteko haiekin». «Bi-biok dugu interesa: guk zuen feed-backa edo feed-basquea behar dugu», nabarmendu du lehendakariak. Halaber, atzerriko euskal presentziaren «garra indartzeko» apustua ere egin du.

Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarra

Azkenik, lehendakariak Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarrean parte hartzeko gonbita egin du. Gasteizen izango da urriaren 7tik 9ra euskal gizartea diasporizatzeko helburuz, eta euskal etxeetarako hiru lan-ardatz planteatzen ditu: belaunaldien arteko erreleboa eta emakumezkoen egitekoa, euskal emigrazio berriarekin harremana, eta harrera-herrialdeetan dauden beste diasporekin irekitzea eta lankidetzan jardutea.  

FESTARA

Arratsalde-partean, euskal ordezkaritzak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dutela, Festara ekitaldi nagusian parte hartu du. Euskaditik etorritako edota euskal jatorriko Boiseko artistak eta taldeak izan dira bertan. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Diasporako lankidetza-sareak zabaltzeko apustua egin dugu AEB-etako euskal komunitatearen harrera-ekitaldian http://t.co/AfHo

  • @anamarti4
    2015.eko abuztuak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Diasporako lankidetza-sareak zabaltzeko apustua egin dugu AEB-etako euskal komunitatearen harrera-ekitaldian http://t.co/AfHo

  • @BabsonM
    2015.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    "The Lehendakari committed to "expanding" the cooperation network with the diaspora" http://t.co/ZsMkr8mT04

  • @30Letter
    2015.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Diasporako lankidetza-sareak zabaltzeko apustua egin dugu AEB-etako euskal komunitatearen harrera-ekitaldian http://t.co/AfHo

  • @iurkullu
    2015.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    Diasporako lankidetza-sareak zabaltzeko apustua egin dugu AEB-etako euskal komunitatearen harrera-ekitaldian http://t.co/AfHozwWeTL

  • @PetraZabalgana
    2015.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari committed to "expanding" the cooperation network with the diaspora at the reception for the ba... http://t.co/mRIZxs3Rbh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)