Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek gaueko tranbien zerbitzu berezia eskainiko du, abuztuaren 4tik 9ra, Ama Zuriaren jaiak dela eta

2015-07-30

2015eko abuztuaren 4tik 9ra, eguerdiko 12:00etatik aurrera, zerbitzurik gabe geratuko dira Antso Jakituna eta Angulema arteko zirkulazioak. Halaber, abuztuaren 4ko arratsaldean indartu egingo da zerbitzua, Celedonen jaitsiera dela eta.

TRANBIAK ABUZTUAREN 4KO ARRATSALDEAN

Abuztuaren 4ko arratsaldean, 16:00etatik 23:00etara, Celedonen jaitsiera dela eta, eta 5eko goizean, 12:00etatik 14:00tara, indartu egingo da tranbia zerbitzua, Abetxukotik eta Ibaiondotik 10 minutuz behin irtengo dira tranbiak Antso Jakitunerantz. Hori dela eta, Erdialdeko Adarrean zirkulazioak egongo dira 5 minutuz behin

GAUEKO TRANBIAK

Euskotrenek, datozen Ama Zuriaren jaietan, gaueko tranbien zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek ohiko eskaintza osatuko dute.
Abuztuaren 4tik 9ra, tranbiak Gasteizen gau osoan zehar gelditu gabe ibiliko dira, igandean, abuztuaren 9an izan ezik, egun horretan zerbitzua goizaldeko 3:37an amaituko baita.
Egunero gaueko 23:28tik goizaldeko 5:58ra (Abetxukorantz) eta gaueko 23:37tik goizaldeko 6:07ra (Ibaiondorantz) bitartean eskainiko den zerbitzu berezi horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:
• Erdialdeko adarra (Antso Jakituna-Honduras), 4 zirkulazio orduko, bi noranzkoetan.
• Ibaiondo eta Abetxuko adarrak, zirkulazioak 30 minutuz behin, bi noranzkoetan.

ZERBITZUA ETETEA ANTSO JAKITUNA-ANGULEMA ARTEAN

Egun horietan zehar, Euskotrenek Angulema eta Antso Jakituna geralekuen artean dagoen tartean ez du zirkulaziorik eskainiko eguerdiko 12:00etatik aurrera eta aldaketa hori gaueko tranbien zerbitzu berezia bukatu arte luzatuko da.
Ohiko zerbitzuaren hasieratik eta eguerdiko 12:00ak bitartean, tranbiak linea guztian zehar ibiliko dira, hau da, Angulema-Ibaiondo eta Angulema-Abetxuko tarteetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Iruzkin bat
  • @v_en_c
    2015-07-30

    Comentario de Twitter:
    .@euskotrenEJGV tranbia ofrecerá del 4 al 9 de agosto un servicio especial nocturno por las fiestas de la Blanca http://t.co/7ubpXJamis

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko