Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren larunbatean Deba Barrenan eta Urola Kostan autobus lineatako ordutegia aldatuko du

2015.eko uztailak 30

Horrez gain, Donostiako irteeretan autobusen ibilbidea aldatuko du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean abuztuaren 1ean Deba Barrenako eta Urola Kostako autobus lineatako ordutegia aldatuko du, horrela eskaintza abuztuan zehar dagoen eskaerari egokituko zaio.

Ordutegi berria irailaren 1era arte indarrean egongo da. Lurraldebus sistemari dagokion Deba Barrenako eta Urola Kostako Euskotrenek kudeatutako lineak ondorengo hauek dira:

DEBA BARRENA

• Mallabia – Deba – Ondarroa.
• Ermua – Donostia (AP-8).
• Soraluze – Ondarroa.
• Ondarroa/Mutriku – Deba – Zumaia.
• Eibar – Elgeta.
• Lekeitio – Donostia (AP-8).

UROLA KOSTA

Zumaia – Donostia (N-634).
Zumaia – Zarautz – Donostia (AP-8).
Zumaia – Orio – Donostia (AP-8).
Aizarnazabal – Zumaia – Zestoa.
Zarautz – Aia – Orio.

Beste alde batetik, Donostiako Txirrindulari Klasika ospatuko denez, datorren larunbatean, abuztuaren 1ean, Euskotrenek Donostiatik autobusen irteera aldatuko du, Saihesbidetik burutuz 15:30ak eta 18:00ak bitartean.

Aipatutako ordutegian, Donostiatik irtengo diren irteerentzako ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Errotaburu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko