Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak hasiera eman dio EHUk Europaren etorkizunari buruz antolatu duen ikastaro bati

2010.eko uztailak 21

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu duen 'Europa en el siglo XXI: ser o no ser' ikastaroari hasiera eman dio gaur Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak.Ikastaroa Donostiako Miramar jauregian egiten ari dira eta ostiralera arte iraungo du. Hiru egunetan hainbat hizlari izango dira bertan: Benita Ferrero-Waldner, Kanpo Harremanetarako eta Auzotasun Politikarako Europako komisario ohia; Michel Camdessus, NDF-ko zuzendari kudeatzaile ohia; Josep Borrell, Europako Unibertsitate Institutuko presidentea; Cristóbal Montoso, Ogasun eta Ekonomia Batzordearen bozeramailea Diputatuen Kongresuan; Mario Fernández, BBK-ko lehendakaria; eta Lluís Bassets, El País egunkariko zuzendariondokoa.

Ikastaroaren edukia egunka egituratu da, hiru izenburu generikoren inguruan: '¿Cuál es el proyecto europeo para el siglo XXI?'; 'Economía y sociedad europea tras la crisis'; eta 'La Unión Europea en la esfera internacional'. Lehenengo jardunaldian aztertuko dira Lisboako Ituneko edukiak, eta zer erakunde trenza dakartzan arrakastaz aurre egitearren teknologia, gizarte, ekonomia, migrazio, ingurumen eta politika arloetako demak, mende berri honetan. Bigarren jardunaldian ezagutaraziko dira euroaren posizioa eta demak, etorkizuneko ekonomia gobernantzan, eta munduko botere banaketa berrian (XX. mendeko erakunde zaharrak XXI. mendeko egoera geoekonomiko berrira egokitu beharrak eragingo du hori). Hirugarren jardunaldian, eztabaidagai izango dugu ea Europar Batasunak badituen aski mekanismo, munduko eragile gisa bere posizioa indartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia