Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2015eko lehen seihilekoko datuek eta aisialdi-arrazoiengatik etortzen diren turisten jokabideari buruzko Ibiltur AISIA 2014 azterlanaren ondorioek Euskadiko turismo-marketinaren estrategiak abalatzen dituzte

2015.eko uztailak 30

 

o   

  • 2015eko lehen seihilekoan errekor historikoak lortu dira 1.182.564 sarrera (+% 7,9) eta 2.182.337 ostatu-gau (+% 7,4).
  • City Break deritzonak, gastronomia eta ardoak, kultura zein ekitaldiak dira helmuga bisitatzeko motibazio nagusien % 61.
  • Euskadira datozen turisten bidaia antolatzeko informazio-iturri gisa, Interneten erabilerak arinki irabi dio lagunek edo senideek emandako informazioari (erabilerak %43,6a eta  %43,4a dira, hurrenez hurren)
  • Bidaian pertsona bakoitzak egunean egindako batez besteko gastua ere handitu da 2010etik 2014ra bitartean. Azken urtean 133,5 eurokoa izan da batez beste.
  • Nabarmen handitu dira 2014an Euskadiko egonaldi luzeenak. Ia bikoiztu dira. 8 egunetik 15era.
  • Euskadiren balorazio positiboak ere handitu dira, bai turismoko helmuga gisa (turisten % 87k oso balorazio positiboa eman dute), bai establezimenduetan jasotako tratuari dagokionez (% 90).

Euskadira aisialdi-arrazoiengatik datozen turisten jokabideari buruzko «Ibiltur AISIA 2014» azterketaren ondorioak aurkeztu dituzte gaur goizean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eta Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak. Horrez gain, urteko lehen seihilekoko estatistika-datuak ere baloratu dituzte.

2015EKO LEHEN SEIHILEKOAREN BALANTZEA

Sailburuak esan duenez, bikainak izan dira 2015ko lehen sei hilabeteak; errekor historikoak izan dira sarrerei, ostatu-gauei eta turismo-establezimenduetako okupazio-mailari dagokienez.

2015eko lehen seihilekoan % 7,9ko hazkundea egon da hotel-establezimendu eta landa-ostatuetako turisten sarrerari dagokionez; Estatuko bataz bestekoa baino bi puntu gehiago

Turisten sarreren bilakaera Euskadiko  hotel-establezimenduetan eta landa-ostatuetan, 2015eko lehen sehilabetean (urtarrila, otsaila, martxoa apirila, maiatza eta ekaina)

 

Turistak

∆ %

2008

1.014.199

-1,4

2009

953.931

-5,9

2010

1.067.940

+12,0

2011

1.138.486

+6,6

2012

1.146.141

+0,7

2013

1.086.279

-5,2

2014

1.095.869

+0,9

2015

1.182.564

+7,9


 Informe honen laukietan agertzen den informazioaren iturria: EBTek egina EUSTATeko datuak erabiliz.

 

Urtarriletik ekainera arteko aldiaren bilakaera historikoa aztertuz gero, 2015ean aurreko urteetako erregistroak gainditu dira; hortaz, inoiz baino sarrera gehiago izan dira urteko lehen seihilekoan, 1.182.564 turista.

2015eko lehen seihilekoan % 7,4 gehiago izan dira turistek hotel-establezimendu eta landa-ostatuetan emandako gauak; 2.182.337 guztira. Turisten sarrerek lortutako datuetan bezalaxe, gainditu egin dira aurreko urteetan izandako erregistroak, eta urteko lehen seihilekoan izandako ostatu-gauen daturik onena da.

Turisten gaualdien bilakaera Euskadiko  hotel-establazimenduetan eta landa-ostatuetan, 2015eko lehen sehilabetean (urtarrila, otsaila, martxoa apirila, maiatza eta ekaina)

 

Turistak

∆ %

2011

2.093.660

+7,5

2012

2.115.818

+1,1

2013

2.001.987

-5,4

2014

2.032.542

+1,5

2015

2.182.337

+7,4

2015eko lehen seihilekoko plazen araberako okupazioaren datua serie historikoko handiena da; zehazki % 38,8ko okupazioa egon da Euskadiko turismo-establezimendu guztietan.

Merkatuei dagokienez, azken urteotako bilakaerak aldaketa handirik gabeko banaketa erakusten du; nazioarteko turisten kopurua igotzen ari da, halere. Turisten % 48 Estatukoak dira, % 34 nazioartekoak eta % 17 barnekoak 2015eko lehen seihilekoko sarreretan.

Estatuko zein nazioarteko jatorri nagusiek gora egin dute 2014ko urtarriletik ekainera arteko aldiko datuekin alderatuta.

2015eko hasieran igoera handia egon da Andaluziako (% 13,4), Euskadiko (% 13,1) eta Kataluniako (% 6,9) turistei dagokienez, eta nazioarteko merkatuan, berriz, Erresuma Batutik (+% 24,3), Estatu Batuetatik (+% 22,2) eta Italiatik (+% 15,5) etorritako turisten hazkundea nabarmentzen da.

Euskadiko turismo-jardueran portzentajezko garrantzi handieneko merkatuak,

2015eko ekainetik urtarrilera

 

2015 %

% ∆

 

2015 %

% ∆

Euskadi

16,0

+ 13,1

   Frantzia

8,2

+ 6,7

Madril

12,2

- 4,5

   Erresuma Batua

3,4

+ +24,3

Katalunia

8,6

+ 6,9

   Alemania

2,9

+ 3,4

Andaluzia

3,8

+ 13,4

   Ameriketako Estatu Batuak

2,9

+ 22,2

Gaztela eta Leon

3,7

+ 2,2

   Italia

1,8

+ 15,5

 

Halaber, Estatutik etorritakoei dagokienez, neurri handiagoan handitu dira Kanarietatik (+% 22), Valentziatik (+%18) eta Kantabriatik (+% 13,8) etorritakoak. Nazioarteko turisten kasuan, batez ere gehiago izan dira Suitzatik (+% 45,5), Kanadatik (+% 25,8), Herbehereetatik (+% 25,7) eta Irlandatik (+% 25,6) etorritakoak.

Euskadiko turismo-jardueran hazkunde handiena izan duten merkatuak,

2015eko ekainetik urtarrilera

 

2015 %

% ∆

 

2015 %

% ∆

Kanariak

0,8

+ 22,0

   Suitza

0,6

+ 45,5

Valentziako Erkidegoa

2,6

+ 18,0

   Kanada

0,4

+ 25,8

Kantabria

1,3

+ 13,8

   Herbehereak

1,3

+ 25,7

Andaluzia

3,8

+ 13,4

   Irlanda

0,5

+ 25,6

Euskadi

2,7

+ 13,2

   Argentina

0,7

+ 24,8

2015eko lehen seihilekoko turisten sarrerei dagokienez balantze positiboa egon da Euskadiko helmuga guztietan, igoerak izan baitira 2014ko aldi bereko datuen aldean; igoera handiak izan dira, orobat, Donostian (+% 10,9), Euskal Kostaldean (+% 9,2) eta Bilbon (+% 8,8).

 

Helmugetako hotel-establezimendu eta landa-ostatuetako turisten sarreren bilakaera, 2015eko lehen seihilekoa (urtarrila otsaila, martxoa, apirila, maiatza eta ekaina)

 

2015

% ∆

Vitoria-Gasteiz

115.083

+ 4,1

Bilbo

354.647

+ 8,8

Donostia

259.777

+ 10,9

Euskal kostaldea

181.103

+ 9,2

Arabako Errioxa

29.041

+ 3,3

Barrualdea

242.913

+ 5,1

 

2015eko lehen seihilekoan igoerak izan dira helmuga guztietan turisten sarrerei dagokienez, hiru urtez gorabeherak egon ondoren. 

Turismo-helmuga guztiek igoerak izan dituzte establezimenduetako okupazioari dagokionez 2015eko lehen seihilekoan. Azkeneko urte-hasieren okupazio-maila handiena lortu da helmuga guztietan: % 52,5 Donostian; % 48,1 Bilbon; % 35,9 Arabako Errioxan; % 34 Euskal Kostaldean, eta % 27,5 Euskadiko barrualdean. Gasteizko kasuan, okupazio-maila handitu bada ere, ez ditu gainditu 2011n eta 2012an lortutako okupazio-mailak. 

IBILTUR AISIA 2014 AZTERLANAREN ONDORIO NAGUSIAK

Ibiltur AISIA 2014 azterlanari dagokionez, ondorio nagusiak zehaztu ditu sailburuak. Azterlanak Euskadira aisialdi-arrazoiengatik etortzen diren turisten profila, portaera eta satisfazioa aztertu ditu. Euskadiko Turismoaren Behatokiak egin du azterlana. Bi urtez behingoa da, eta aisialdi-turistaren ikuspegi globala eskaintzen diguten datu kualitatiboak izateko aukera ematen digu, hileroko datuez harago.

Txostena osatzeko, Euskadira aisialdi-arrazoiengatik etorri diren eta hoteletan, landetxeetan eta kanpinetan ostatu hartu duten 4.549 turista elkarrizketatu dituzte. Hiru lurraldeetan egin dituzte elkarrizketak, 2014ko martxotik aurtengo urtarrilera bitartean.

Zehazki, 1.381 elkarrizketa egin dituzte Araban, 1.638 Bizkaian eta 1.530 Gipuzkoan.

Azterlanak honako hau ezagutu eta aztertzea du helburutzat:

  • Turistak lehen etapetatik, helmuga erabakitzen duenetik, zer jokabide duen.
  • Bidaian bilatzen dituen arrazoi edo xede nagusiak.
  • Bidaiari buruzko informazioa bilatzeko modua: kanal nagusiak, erreserbak.
  • Eta helmugan garatzen dituen jardueren laburpen zehatza, helmugako produktu eta marka geografikoen barruan egituratuta.

Hona hemen «Ibiltur AISIALDIA 2014» azterlanaren ondorioak:

1.- Aisialdi-turismoaren arrazoi nagusiak eta helmugan garatzen dituzten jarduerak

Euskadira etortzeko honako arrazoi nagusi hauek dituzte:

  • Turistak Euskadira etortzeko arrazoi nagusia askotarikoa da baina neurri handi batean hiriko turismoa du ardatz; horren barruan sartzen dira city break deritzonak (% 25), gastronomia eta ardoak (% 21), eta kultura eta ekitaldien turismoa (% 15). Hiru arrazoi horiek batera erantzunen % 61 hartzen dituzte barnean.
  • Arrazoien zerrendaren amaieran daude, aldiz, natura eta abenturaren turismoa (% 9) eta landa-turismoa (% 6). Beste arrazoi batzuk, «touring»a (% 12) edo kostaldeko turismoa (% 12), tarteko tokietan ageri dira

 Helmugan egiten dituzten jarduerei dagokienez, hau esan behar dugu:

  • Turistek 3 eta 4 jarduera bitartean egiten dituzte Euskadira egindako bisitan.
  • Hirian barrenako ibilaldiak (% 65) eta museo eta erakusketak bisitatzea (% 40) daude gehien egindakoetan. Kostalde, natura, gastronomiako jarduerak eta txangoak ere nabarmentzen dira (% 25 inguru).
  • Gehien bisitatutako lehen tokien zerrendan Bilbo (% 12,8), Guggenheim (% 10,5), hirigune historikoak (% 9,7) eta Donostia (% 9,1) daude.
  • Berez aipatutako beste baliabide batzuk honako hauek dira: hondartzak (% 3,4), Gasteiz (% 3,2), ondarea (% 3), Getxo (% 2,7), Zarautz (% 2,5) zein ikuskizunak eta kontzertuak (% 2,4).

2.- Euskadiko aisialdi-turismoaren helmugek

  • Oro har, Euskadira etortzen den turista gehienbat Estatukoa da: % 63. Euskal Autonomia Erkidegokoak bertakoak dira % 16 inguru, eta % 48 inguru, berriz, beste autonomia-erkidego batekoak. Atzerritarrak % 37 dira gutxi gorabehera eta, horietatik, frantsesak % 10 inguru dira.
  • Arabako Errioxan zein barrualdean ostatu hartzen duten turistak jatorriz barnekoak dira gehienbat; % 34 eta % 24, hurrenez hurren. Kostaldeak proportzioz frantses kopuru handiagoa hartzen du (% 12). Gasteizko turismoak nagusiki Estatuko jatorria du (% 13,5 Euskadikoak eta % 67 gainerako autonomia-erkidegoetakoak); Donostian eta Bilbon, berriz, Estatuko turismoaren garrantzia % 50 eta % 60ra jaisten da, hurrenez hurren. Eta azken bi hiri horietan du garrantzirik txikiena barneko turismoak: % 9 eta % 9,5.

3.- Aisialdi-turismoaren jarduerak eta ostatu mota merkatuen arabera

Euskadiko turismoaren Estatuko eta barneko merkatua:

  • Ostatuak:
  • Estatuko turista guztiek nabarmenki hotel-establezimenduak hautatzen dituzte ostatu hartzeko. Madrildik (% 91) eta beste autonomia-erkidego batzuetatik datozenak (% 91) nabarmentzen dira, batezbestekoak baino 6 puntu gehiago baitituzte.
  • Barneko turismoak (EAEko herritarrena) eta Kataluniakoak batezbestekoa baino datu handiagoak dituzte landa-establezimenduetan ostatu hartzen dutenei dagokienez (% 11 inguru). Euskadiko eta gertu dauden autonomia-erkidegoetako turistak dira, bestalde, kanpinetan ostatu gehien hartzen dutenak (% 12 eta % 8, hurrenez hurren).
  • Jarduerak:
  • Atal honetan jarduera bat baino gehiago hautatu ahal izan dute inkesta egin dutenek. Hala, Euskadira iritsita, gertu dauden erkidegoetatik datozen turistek, gehienbat, hirietan barrenako ibilaldiak (% 61) zein kostaldeko turismoa (% 32) egiten dituzte, eta kultur interesa handia erakusten dute museoak (% 28) edo monumentuak eta ondarea (% 26) bisitatuz.
  • Euskadiko turismoak hiriak (% 40), landa-bizitza (% 36) eta kostaldea (% 22) hautatzen ditu, baina bainuetxe eta abarretara joanez osasuna eta edertasuna zaintzeko jarduerak ahaztu gabe (% 20), horrek garrantzi berezia baitu aipatutako multzoan.
  • Kataluniatik zein Madrildik datozenek hirietan barna ibiltzea dute gogoko; halere, Kataluniako turistentzat touringa (% 36) da bigarren gogokoena, eta Madrilgoentzat, berriz, museoak edo erakusketak bisitatzea (% 41).
  • Estatuko gainontzeko autonomia-erkidegoetatik datozenek hiriko turismoa egiten dute nabarmen: % 68k hiriak ezagutzea hautatu dute, % 43k museoak bisitatzea, % 38k monumentuak edo ondarea bisitatzea.

Euskadiko turismoaren atzerriko merkatuak:

  • Ostatuak:
  • Atzerritar gehienek hotelak adierazten dituzte lehen tokian, halere, kanpinerako joera ere nabarmentzekoa da (% 14), Estatuko eta barneko merkatuarena halako bi baita (% 7). Batez ere alemaniarrek erabiltzen dute kanpina; laurden batek baino gehiagok (% 28) kanpina hautatzen dute Euskadiko egonaldian ostatu hartzeko.
  • Hiriburuak (% 43) eta kostaldea (% 31) nagusitzen dira atzerriko merkatuek hartutako helmugen artean. Alemaniarrak, ostatu motagatik, kostaldeko helmuga bilatzen du (% 55). Frantziako merkatuarekin batera (% 41) helmuga hori gehien hautatzen dutenak dira bi merkatu horiek. Italiatik datozenek, berriz, Euskadiko hiriburuetako turismoa nahiago dute (% 71). Merkatu britainiarra eta AEBetakoa (% 20) agertzen da gehienbat Arabako Errioxan, eta nabarmentzekoa ere bada Donostiara jotzen duten Estatu Batuetako turisten kopurua (% 41).
  • Jarduerak:
  • Atzerriko turistek egiten duten jarduera nagusia hiria ezagutzea eta museoak edo erakusketak bisitatzea da.
  • Baina hauek ere egiten dituzte, neurri txikiagoan bada ere:
    • Erosketak eta herriko jaiak (% 5) dira Frantziako turistaren ezaugarri.
    • Natura-parkeak bisitatzea (% 9), upategietara joatea (% 6) eta mendi-ibiliak (% 5) ohikoak dira turista britainiarren artean.
    • Surfa egiteak (% 13) garrantzia du Alemaniako merkatuan.
    • Eta erlijio-erromesaldiekiko interesak (% 10) Italiakoan.

4.- Aisialdi-turismoa sasoien arabera

  • Kataluniako turistek Euskadira aste santuan (% 20) eta Eguberrietan (% 16) etortzeko joera handiagoa dute. Madrilgoek batezbestekoaren tankerako portaera dute sasoi guztietan (% 13), Eguberrietan izan ezik, % 6 baino ez baitatozte. Barneko turismoak antzeko datuak ditu Eguberrietan, aste santuan eta udan (% 16), baina ohikoagoa da urteko gainerako sasoietan (% 18) eta gutxiago izaten da Eguberrietan (% 13). Nabarmentzekoa da frantsesek Eguberrietan duten agerpena (% 32), eta gainerako herrialdeetakoek udan (% 33) dutena.
  • Hoteletan urte osoan hartzen dute ostatu, baina kanpina, berriz, gehiagotan erabiltzen dute aste santuan (% 16) eta udan (% 13). Eguberrietan landa-turismoak indarra galtzen du.
  • Euskal hiriburuetara sasoi guztietan joaten dira, baina Bilbora Eguberrietan joaten diren turisten ehunekoa nabarmentzekoa da (% 39). Euskal kostaldea udan eta aste santuan bisitatzen dute gehien (turisten % 30). Eta barrualdean eta Arabako Errioxan sasoiak ez du eraginik.

5.- Bidaia mota eta bisitan egindako ibilbideak.

 

  • Aisiagatik bisitatzen gaituzten turisten % 78k Euskadi baino ez dute bidaiaren helmuga. Gainerako % 22entzat bidaia-zirkuitu zabalago baten barruan sartzen da Euskadi. Halaber, azken talde horretan, % 4k bidaiaren azken etapa dute Euskadi, % 7k hasierakoa eta % 10ek tarteko etapa.
  • Bidaia-zirkuituak 6 egun irauten du batez beste, eta horietatik 4tan gaua Euskadin ematen dute.
  • Gehienbat Frantzia (% 32) eta Katalunia (% 16) dira bidaiaren hasiera Euskadi zirkuitu zabalago baten barruan sartzen dutenentzat. Euskadi bisitatu ondoren, Frantzia (% 23), Kantabria (% 12), Asturias (% 10) eta Madrilera (% 10) joaten dira.

6.- Turismo-portaeraren beste ezaugarri batzuk.

  • Bidaiatzeko era soziala: bidaia-taldea
  • Turistak Euskadira batez ere bikotean (% 48) edo familian (% 23) etortzen dira. Bidaia-taldeak 3,5 pertsona ditu batez beste.
  • Arabako Errioxa bikoteko bisiten proportzio handiagatik nabarmentzen da (% 66). Euskal Kostaldea (% 52) eta Gasteiz (% 56) ere nabarmentzen dira. Arabako helmugek, aldiz, familiako turismoaren kota txikienak dituzte (% 5 Arabako Errioxan eta % 11 Gasteizen).
  • Jatorriaren arabera, turista britainiarrak neurri handiagoan etortzen dira bakarrik (% 7,5; batezbestekoa % 3). Urrutien dauden Estatuko autonomia-erkidegoetatik datozenek bidaiatzen dute gehien bikotean (% 57). Familiarekin bidatzea ohikoagoa da Estatu Batuetakoen artean eta, azkenik, bikote eta lagunekin bidaiatzea Italiako turisten artean izaten da gehien (% 26, batezbestekoa ia halako lau).
  • Erabilitako garraiobideak
  • Euskadiko aisialdi-turistek gehienbat autoa erabiltzen dute gurera etortzeko. % 64k beren autoa erabiltzen dute. % 26k, berriz, hegazkina erabiltzen dute, eta % 10ek beste garraio publiko batzuk.
  • Hegazkina hoteletan ostatu hartzen dutenek erabiltzen dute gehienbat (% 29). Atzerritarrak dira gehienak; Frantziako turistek, baina, gertutasunagatik, autoa gehiago erabiltzen dute.
  • Helmugara iritsita, turistak beren autoa erabiliz (% 38), oinez (% 36) edo garraio publikoz (% 21) mugitzen dira. Bizikleta lehen baino gehiago erabiltzen dute garraio nagusi gisa; % 20ra iritsi da.
  • Turisten segmentu ezberdinek emandako ostatu-gauak
  • Euskadiko ostatu-gauak 3,8 dira batez beste. (Bidaia osoaren batez besteko egonaldia da; turistak establezimendu batean baino gehiagotan har dezake ostatu; ez da establezimendu bakoitzeko batez besteko egonaldia, Eustatek ematen baitu datu hori).
  • Atzerriko turistek, Frantziakoek gertutasunagatik izan ezik, egonaldi luzeagoak izaten dituzte. Egonaldi luzeenak turismo britainiarrarenak dira: 5 gau.
  • Estatuari dagokionez, kataluniarrek eta Madriletik ez beste autonomia-erkidegoetatik datozenek egiten dituzte egonaldi luzeenak: 3,8 gau batez beste.
  • Landa-turismoak erakarrita datozen turistek egonaldi luzeagoak egiten dituzte, baina batezbesteko orokorretik gehiegi aldendu gabe: 4,4 gau.
  • Nolanahi ere, turisten batezbesteko egonaldiari dagokionez, kanpina da –7 egun batez beste– gainerakoetatik nabarmentzen den ostatu mota.
  • Tokiaren arabera ere aldatzen da egonaldia. Hala, Arabako Errioxan 2,2 ostatu-gau ematen dituzte batez beste; 2,8 Bilbon eta Gasteizen; 3,3 Donostian; 3,6 Barnealdean, eta 3,8 gau Kostaldean.
  • Bidaiaren gastu ekonomikoa

Euskadiko egonaldian egindako gastuari dagokionez:

    • Bidaia osoan pertsonako egindako batez besteko gastua 325, 2 € da. Donostian, 457,5 €; Arabako Errioxan 350,5 €; Bilbon, 302,4 €; Gasteizen, 289,4 €; Kostaldean, 281,8 €, eta Barnealdean, 277, 2 €.
    • Pertsona bakoitzeko egindako eguneko gastua, batez beste, 99,5 € da. Handiagoa da Arabako Errioxan (150 €), Donostian (126 €) eta Gasteizen (125 €) ostatu hartzen dutenen artean. Egun eta pertsona bakoitzeko gastua txikiagoa da, berriz, Kostaldean (79 €), Barnealdean (% 83) eta Bilbon (98 €).
    • Euskadin egun eta pertsona bakoitzeko egindako gasturik handiena gastronomia eta ardoetan (110 €) egiten dute, ondoren kultura-turismoan eta ekitaldietan (104,5 €), eta azkenik city break deritzonetan (103,9 €).
    • Estatu Batuetako (130 €), Italiako (113 €) turistek eta gainerako atzerritarrek (110 €), batez beste, egunean gehiago gastatzen dute gainerakoek baino. Kataluniarrek 108 € gastatzen dituzte batez beste, madrildarrek 107 € eta inguruko autonomia-erkidegoetatik datozenek 101 €.
  • Bisitariaren deskribapen soziodemografikoa
  • Euskadira datozen turisten batez besteko adina 47 urte da.
  • 30 urtetik beherakoak % 11 dira, eta 30-39 urte arteko turistak, % 24. 50 urtetik gorako turistak % 43 dira.
  • Turista gazteenek Gasteizen hartzen dute ostatu (43 urte batez beste), eta Bilbon helduenak dira nagusi (50 urte batez beste). Donostian eta Barnealdean batezbesteko bera dago, 49 urte.
  • Unibertsitateko ikasketak dituzten turistak guztien % 63 dira.
  • Euskadira datozen turistek errenta ertainak dituzte (% 76) eta errenta-maila handiagoa da hoteletan ostatu hartzen dutenen (% 22) eta atzerritarren (% 27) artean.

7.- Bidaia antolatzeko informazioa

  • Aurretiko informazioa
  • Euskadira datozen turisten % 58k aurretiko informazioak bultzatuta egiten dute.
  • Bisitatzen gaituzten pertsonen % 52k inguruko pertsonek bultzatuta egiten dute, % 23k Interneteko kanpainen ondorioz, eta % 11k harremana duten elkarteen edo kluben proposamenei kasu eginda.
  • Atzerriko turistak neurri handiagoan etortzen dira Euskadira aurretiko informazioak bultzatuta.
  • Bidaia erreserbatzea
  • Turisten % 87k bisitarako zerbitzuren bat erreserbatzen dute aurretik. Erreserba ia guztiek (ia % 100) ostatua hartzen dute barne; % 29k otorduak, eta % 25ek garraioa.
  • Erreserben % 51 Internet bidez egiten dira.
  • Erreserbaren eta bidaiaren artean igarotako denbora astebete eta hilabeteren artekoa izaten da (% 37).
  • Bisitaren antolaketari buruzko informazioa
  • Internet (%43,6), adiskideak eta senideak (%43,4) dira Euskadira datozen turisten informazio-iturri nagusiak.
  • Horiek baino gutxiagotan erabili dituzte gida eta liburuxketako bilaketa (% 11), turismoko profesionalen aholkularitza (% 9) eta artikulu, erreportaje edo publizitate off-lineren iritzia (% 8).
  • Helmugara iritsita, turistek ostatu hartzen duten establezimenduak beraiek dira informazio-iturri nagusia (% 74). Turisten % 47k turismo-bulegoak erabiltzen dituzte eta, Internet, ordea, % 2k baino ez dute erabiltzen.

8.- Turistaren fidelizazioa eta berritzea

  • Turisten % 57k errepikatu dute Euskadirako bisita. Batez beste, 7 aldiz etorri dira lehenago.
  • Oso fidelizazio handia dago. % 65 3 aldiz edo gehiagotan etorri dira, eta nabarmentzekoa da % 26 8 aldiz baino gehiagotan etorri direla.
  • Euskadira lehen aldiz etortzen diren turisten ehunekoari berritze-tasa esaten badiogu, tasa hori bisiten % 43koa da. Gasteiz eta Arabako Errioxa dira berritze-tasa handiena dutenak.
  • Turista gehienek Euskadi gomendatuko liekete senide eta adiskideei (% 88,6 seguru daude horretaz, eta % 10,1ek ziur aski hala egingo lukete). Egingo ez luketela seguru daudenak arras gutxi dira, bestalde.
  • Euskadi gomendatuko luketela segurtasun handiagoz adierazten dutenen artean AEBetatik datozenen % 96 eta barneko turismoko % 94 daude. Batezbestekoaren azpitik daude –ehuneko oso handiekin halere– Britainia Handiko turistak (% 85) eta Estatuko gainerako autonomia-erkidegoetatik datozenak (% 82).
  • Euskadira bidaiatu duten pertsonen % 14k baino ez dute ordezko helmugarik pentsatu hotel-plazarik aurkitu ezean. Horretarako joera handiena, dena den, landa-turismoak erakarrita datozenek izaten dute (% 31).
  • Kantabria (% 19) eta Galizia (% 9) dira, hurrenkera horretan, helmuga lehiakideak, baina zalantza handia dago horren gainean (% 32).

9.- Helmuga baloratzea

  • Turisten % 67k uste dute Euskadi helmuga paregabea eta bereizia dela.
  • Helburu paregabe baten bereizgarri gisa puntuatzen dituzte % 88k baino gehiagok Euskadiren identifikazio-alderdi guztiak (naturaz gozatzea, kostaldeaz gozatzea, nortasun eta kultura, euskal nortasuna). Adierazgarriena kultura gastronomikoa da, turisten ia % 100ek adierazi baitute.
  • Euskadiko alderdirik erakargarriena ingurunea dela adierazi dute bisitarietatik % 43 inguruk.
  • Gehienek ez dute ezeren falta sumatu egonaldian zehar.
  • Klima eta, neurri txikiagoan, prezioak baino ez dituzte Euskadira eginiko bisitaren alderdi negatibotzat aipatu.
  • Oro har, turistek ongi baloratzen dituzte tratua zein zerbitzuaren kalitatea hiru hiriburuetan. Inork ere ez dio tratuari balorazio negatiborik eman, eta % 0,2k baino ez dute kalitatea nahiko negatibotzat jo.

10.- Ibiltur AISIA 2004-2014 azterlanen konparazio-azterketa

  • Bisitaren arrazoi nagusiari dagokionez, city break deritzonen nagusitasuna hautsi da 2014an, eta banatuago egon da arrazoi horren zein gastronomiaren eta ardoen artean.
  • Bidaia erabakitzeko arrazoien artean bestelako batzuk ere nabarmentzen dira, hala nola tradizioak eta ohiturak ezagutzea (% 33), artea eta ondarea ezagutzea (% 33), touringa (% 32) eta kostaldeko turismoa (% 31); gure helmuga bisitatzeko askotariko arrazoiak daudela berresten du horrek.
  • Jatetxe, kafetegi eta abarretan otorduren bat egiten duten turisten ehunekoa handitu eta ia % 100era iritsi da 2014an.
  • 2010etik murriztu egin da ostatu-plazarik aurkitu ezean beste helmuga batera joango ziren turisten kopurua: % 38 ziren 2010ean, eta % 14 2014an.
  • Bidaia antolatzeko informazio-iturritzat Interneten erabilerak izandako gorakada handiaren ostean (bikoiztu egin zen 2004 eta 2012 artean), gehiago du 2014an adiskide edo senideen emandako informazioak baino.
  • Nabarmen handitu dira 2014an Euskadiko egonaldi luzeenak. Ia bikoiztu dira. 8 egunetik 15era. Batezbesteko egunaldia 2010eko 2,72 egunetik 3,8 egunera handitu da 2014an.
  • Bidaia-taldea osatzen duten pertsonen batez besteko kopurua ere handitu da: 2010eko 2,38tik 2014ko 3,5era.
  • Pertsona bakoitzak bidaian eguneko egindako batez besteko gastua handitu da, halaber; 133,5 € izan da 2014an (2010ean 113,07 € eta 85,05 € 2012an).
  • Euskadiren balorazioak ere handitu dira, bai turismoko helmuga gisa (turisten % 87k oso balorazio positiboa eman dute), bai establezimenduetan jasotako tratuari dagokionez (% 90). Beste helmuga batzuen aldean jasotako kalitatearen balorazioa ere handitu da. Turisten % 88k oso balorazio positiboa egiten dute.
  • Adinari dagokionez, 40 urtetik gorako turisten kopurua handitu da 2010 eta 2014 urteetan; guztien % 60 dira jada (20014 eta 2012an % 50 inguru ziren).

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)