Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 1etik aurrera ordainduko ditu osasun-tratamenduekin jarraitzeko 2015eko lehen epeko laguntzak
Euskadi, bigarren urtez jarraian, kolektibo ahulenek osasun-tratamenduekin jarraitu ahal izatea bermatzeko konpentsazio-neurriak martxan jarri dituen Estatu osoko autonomia-erkidego bakarra da
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila datorren astean hasiko da botiken koordainketa konpentsatzeko 2015eko lehen epeko laguntzak ordaintzen. Haien zenbatekoa 2.275.721 eurokoa da eta jasotako 81.946 eskariengatik itzuli beharreko dirua estaliko du.
Hau da, egunean 500etik gora eskaera jaso ziren, batez beste, 2015eko otsailaren 2an epea zabaldu zenetik, ekainaren 10ean itxi zen arte. Eskari guztietatik 81.183 eredu erraztuaren bitartez bideratu ziren eta gainerako 163ak eredu arruntaren bitartez (*). Lurraldeka, % 14,39 (11.791) Araban bideratu ziren, % 58,13 (47.637) Bizkaian eta % 27,48 (22.518) Gipuzkoan.
Datorren astetik aurrera ordainduko den kopurua onuradunek 6 hilabetez (2014ko abenduaren 1etik 2015eko maiatzaren 30era arte) botiketan gastatu duten zenbatekoari dagokio.
Lehenengo epe honetan, pertsonako egingo den itzulketaren zenbatekoa batez beste 30,7 eurokoa da.
Pertsona horiek jasoko duten zenbateko txikiena 0,09 eurokoa da.
Pertsona horiek jasoko duten zenbateko handiena 401,01 eurokoa izango da (legez langabezia egoeran dauden eta % 50eko ekarpena egiten duten pertsonak).
2015. urteko lehenengo epeko onuradun guztien artean, honako hauek daude:
- Pentsiodunak: % 93,75
- Legez langabezia egoeran dauden eta ez langabeziako prestaziorik ez diru-sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak: % 6,25
Laguntzen eskaerak aurkezteko bigarren epea zabalik da oraindik; 2015eko ekainaren 11n ireki zen eta abenduaren 10era arte egongo da zabalik. Oraindik ere inprimaki bat beteta aurkeztu daitezke eskabideak, honako egoitza hauetan:
- Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
- Osakidetzaren osasun-zentro eta anbulatorioetan
- Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan
- Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuaren egoitzetan
Diru-laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak botiken koordainketaren kontra beti adierazi duen jarrerarekin lotuta daude. Kontrako jarrera horren eraginez, neurria aplikatzen azken autonomia-erkidegoa izan zen Euskadi. Urtebetez atzeratu zuen eta ez zion bide judizialari uko egin, noski.
EUSKADI, HONELAKO LAGUNTZAK EMATEN DITUEN AUTONOMIA-ERKIDEGO BAKARRA
Euskadi, hain zuzen ere, eta bigarren urtez jarraian, pentsiodunei eta talde txiroei zuzendutako konpentsazio-neurriak ezarri dituen Estatu osoko autonomia-erkidego bakarra da, eta
arrazoi ekonomikoen eraginez inork preskribatutako botika hartzeari utzi behar ez izateko ezarri da.
Jon Darpón Osasuneko sailburua pozik agertu da aurten ere gaixotasun eta behar egoera objektiboan dauden pertsonei aurreratutako dirua itzultzearekin, horrek osasun-tratamenduekin jarraitzea ahalbidetzen baitie. Era berean, Eusko Jaurlaritzak osasun-tratamenduekin jarraitu behar duten pertsonek egin beharreko koordainketa arintzeko 11 milioitik gorako diru-partida gordetzeko egin duen ahalegina azpimarratu du; partida hori handitu egin daiteke, gainera. Osasuneko sailburuak hauxe adierazi du: «Gure helburua osasun arloan berdintasuna bermatzea da, horregatik, gobernu honek gure osasun-sistema babestearen eta osasuna pertsona guztien eskubidea izatearen alde lan egiten jarraituko du».
(*) Prozedura arrunta bi kasu hauetan besterik ez da erabili behar: batetik, botikak Euskaditik kanpo erosten dituzten laguntzen onuradunen kasuan; eta bestetik, MUFACE, MUGEJU eta ISFASen pentsiodunen eta Euskadin erroldatutako haien onuradunen kasuan, 18.000 eurotik beherako urteko errentak baldin badituzte.
LAGUNTZEN HELBURUA Gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden zenbait herritarrei tratamendu medikoa erraztea. Medikuek agindutako tratamendu batekin (tratamendu farmakologikoak, produktu dietetikoak eta gailuak eta osagarriak) jarraitzeko, herritarrek ordaindu dituzten zenbatekoak itzuliko dira. ONURADUNAK
|
2015/07/30
-
2015-07-31
Comentario de Twitter:
RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco abonará desde el 1 de agosto las ayudas para la adherencia al tratamiento médico http://t.co/2XbRKwIJ… -
2015-07-30
Comentario de Twitter:
Gob Vasco abonará desde el 1/08 las ayudas para adherencia al tratamiento médico correspondientes a 1er plazo de 2015 http://t.co/TUhoWxPTgZ -
2015-07-30
Comentario de Twitter:
Gob Vasco abonará desde el 1/08 las ayudas para adherencia al tratamiento médico correspondientes a 1er plazo de 2015 http://t.co/manl81mY5o -
2015-07-30
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco abonará desde el 1 de agosto las ayudas para la adherencia al tratamiento médico http://t.co/2XbRKwIJUA -
2015-07-30
Comentario de Twitter:
RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco abonará desde el 1 de agosto las ayudas para la adherencia al tratamiento médico http://t.co/2XbRKwIJ…