Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak % 1 igoko die soldata funtzionarioei datorren urtean, eta 2012an kendutako aparteko ordainsariaren beste laurden bat itzuliko die

2015.eko uztailak 30

Eusko Jaurlaritzak % 1 igoko die soldata funtzionarioei 2016an, eta Espainiako Gobernuak 2012an erretiratutako aparteko ordainsariaren beste laurden bat itzuliko die. Hala egingo du, baldin eta Mariano Rajoyren Gobernuak azkenean gaur arratsaldean sindikatuei helarazten badie soldata igotzeko proposamena Funtzio Publikoaren Mahai Nagusian. Hala adierazi du Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Navalen eraikitako Texelstroom ontzia uretaratu ostean.

Euskal herri-administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsona inguruk nabarituko dute erabakia, baldin eta Espainiako Gobernuak bi neurriok abiarazteko debekua erretiratzen badu. Itxura guztien arabera, hala egingo du Ogasun Ministerioak Estatuko langile publikoak ordezkatzen dituen organoan. Hain justu, gaur arratsaldean elkartuta daude Madrilen, aurrekontuen proiektua ezagutzeko. Hala, 2016ko kontuetan % 1eko soldata-igoerari aurre egitea eta aparteko ordainsaria finantzatzeko modua jasoko dute; hori ikusirik, Eusko Jaurlaritzak adierazi du Euskadin ere gauza bera egingo duela bertako funtzionarioekin. Erkorekak azaldu duenez, aparteko ordainsariaren lehen laurdena aurten ordaindu da, eta 2016rako bigarren laurden bat ordaintzea dago aurreikusita.

EUSKOBAROMETROA

Ondoren, Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, sailburuak gaur argitaratutako Euskobarometroaren datuak aipatu ditu. Haren arabera, EAJk irabaziko EAEko hurrengo hauteskundeak (% 33,5), eta ondoren EH Bildu izango luke (% 23,1). Erkorekak esan du egoera apur bat konplexuagoa izango litzatekeela akordioak egiteko unean, baina, halaber, gogorarazi du Euskadin badela, «inon izatekotan, elkar ulertzeko, lankidetzarako eta koalizio-gobernuak osatzeko kultura».

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @demelp33
    2015.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Gobierno Vasco subirá el sueldo al funcionariado un 1% en el año 2016 y devolverá otro cuarto de la paga extr... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco subirá el sueldo al funcionariado un 1% en el año 2016 y devolverá otro cuarto de la paga extr... http://t.co/vlVvpLtGJl

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak % 1 igoko die soldata funtzionarioei datorren urtean, eta 2012an kendutako aparteko ordainsar... http://t.co/F8PGws30AE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)